Talentos by Abril gastronomia lehiaketaren laugarren edizioaren finalean parte hartu zuen Garbiñe Martinek barikuan, Santiago de Compostelan. Galdakaoko Ostalaritza Eskolako ikaslea txapeldunorde izan zan, Itsas Begitelle sukaldaritza proposamenarekin.
Espainia mailako Talentos by Abril gastronomia lehiaketaren laugarren edizioko finala barikuan lehiatu zen, Santiago de Compostelan.
Bertan, Euskadi, Galizia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Madril eta Asturiasko zortzi lehiakidek parte hartu zuten, tartean Garbiñe Martinek, Galdakaoko Ostalarita Eskolako ikasleak.
Martinek Itsas Begitelle sukaldaritza-proposamena aurkeztu zuen, eta bigarren saria irabazi zuen.
«Talentua, ahalegina eta ikasleek eta irakasleek batera egindako lanaren islada da Garbiñek jaso duen saria. Zorionak txapelduna!», adierazi du Galdakaoko Ostalarita Eskolak.




