BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Hiri Antolaketa Plana berrikusteko lanetan parte hartzeko aukera dute galdakoztarrek

      2025-06-02
      0
    • Euskal Eskola Publikoaren Jaian parte hartu zuten atzo 18 familia galdakoztarrek

      2025-06-02
      0
    • Zabalik dago Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea

      2025-06-02
      0
    • Galdakao Futbol Taldeak bost partida jokatuko ditu San Mamesen

      2025-06-02
      0
    • Erroldari buruzko prestakuntza eskainiko die Galdakaoko Udalak pertsona migratuei

      2025-06-02
      0
    • Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

      2025-05-31
      0
    • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

      2025-05-30
      0
    • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

      2025-05-30
      0
    • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta ...

      2025-05-30
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Erreportajeak
Hasiera›Erreportajeak›Gure herrietan jokatzearen garrantzia

Gure herrietan jokatzearen garrantzia

Binke
2021-10-24
952
0

Herriko futbol jokalariak
BINKE / 2021eko urria

Gure herrietan jokatzearen garrantzia

TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga
ARGAZKIAK: Jon Gomez Garai

Asko dira euren seme-alabak gure herrietatik kanpoko futbol taldeetara eramaten dituzten gurasoak, Galdakaon zein Usansolon klub garrantzitsuak ditugunaz ohartu gabe. Eta horixe azpimarratu gura du Binkek datozen lau orrialdeetan, Galdakao Futbol Taldeko galdakoztarrekin lehenengo eta Usansoloko Umore Ona taldeko usansolotarrekin bigarrenik.

Txikienek jakingo ez badute ere, «Dinamiteros» ezizenarekin ezagutzen da herriaren ordezkaritza lanetan ari den futbol taldea. Izen bakoitzaren atzean egon ohi da istorio, kontakizun edo kondairaren bat, eta Galdakao Futbol Taldea ez da honetan gutxiago. Bada, dinamita enpresarena zen Zuhatzu auzoko lur-sail batean aritzeko eskumena lortu zuen gazte talde batek 1914 urtera aldera, eta bertan erabaki zuten lagatako eremua egokitu eta futbol zelaia eraikitzea. Urte berean eratu zuten taldea, formalki, Elexalde Club izenez, eta ez zen beste izen batez ezagutu Gerra Zibila bukatu arte. Frankismoaren diktadurapean, berrogeigarren hamarkadaren bueltan erabaki zuten taldea berriz ere osatu eta federatzea, Club Deportivo Galdakao deituta.

Badira zazpi urte klubak bere mendeurrena ospatu zuenetik, eta ez dira gutxi urte hauetan guztietan egindako ibilbidean bizitakoak. Lortutako garaipenen artean aipagarriena da zaletuen ligan lortu zuten espainiar estatu mailako titulua, San Mamesen jokatuta gainera. Ondo gogoratzen dute hala ere 70. hamarkadaren bueltan gazte kategorietan izandako lehiak, Bartzelona, Madril edota antzekoen aurka jokatuz orduan. Iraragorri, Zubieta, Irigoyen… itzal handikoak izan diren jokalari zerrenda luzea aritu zen behinola Galdakaon.

Berriki aldatu dute zuzendaritza-batzordea, eta honek erabaki berriak hartzea ekarri du, tartean, ia hamarkada bat desagerturik egon ostean, nesken taldea berriz ere sortzea, esaterako. Horren inguruan eta norbere herrian jokatzearen garrantziaz batu da Binke Iraitz Gil «Txiri» (Galdakao, 1986), Eneko Lima (Galdakao, 1987), Erik Perez (Galdakao, 1987), Maider Yuguero (Galdakao, 1993), Nerea Cuevas (Galdakao, 1993) eta Lander Etxeitarekin (Galdakao, 1995).

Futbolari galdakoztarrak, ezkerretik eskuinera:
Iraitz Gil «Txiri», Nerea Cuevas, Eneko Lima, Erik Perez, Maider Yuguero eta Lander Etxeita.

«Sentimendu bat da». Galdakaoko taldean jokatzearen zergatiagatik galdetzean, «sentimentu bat dela» erantzunez egiten dute bat «Txirik» eta Eneko Limak. Buruarekin baieztatu aldiz Landerrek, zera gehituz aurreko biei: «Ez da berdina hemen irabaztea edota beste kluben batean, hau politagoa da». Lehen biek ia bizi osoa pasa dute herriko klubean jokatzen, lehenik jokalari eta ostean entrenatzaile. Egun aldiz, emakumeen taldeko entrenatzaileak dira. Kontrara berriz Lander. Etxeita hainbat taldetan aritu da, iaz, klubak egindako proiektuak erakarri eta herrira itzultzea erabaki zuen arte.

Ohikoa bihurtu da, hala ere, herriko jokalariek gazte-gaztetatik taldea utzi eta inguruetako beste talde «hobe» batera alde egitea. Denak datoz auzi honen aurrean bat, eta uste dute ez dela bertakoa baloratzen, «gurasoen famarako itsutasuna» tarteko. Horregatik, beharrezkoa uste dute dela oinarri sendo bat izatea klubean, honek ekarriko duen «orekari esker etorriko omen baita arazoaren konponbidea», jokalarien berbetan.

Bestetik, aurretik nabarmendu bezala, orain gutxi egin dute zuzendaritza aldaketa. Mahiaren inguruan dauden zortziak oso eskerturik daude aldaketa berri honekin, ilusioz bizi baitute hartzen ari diren hainbat erabaki, edota epe motz zein luzean hartu dituzten hainbat helburu. Oreka ekonomikoa eta taldekoa, herriko jokalariek bertan jokatzearen apustua, edota eskuartean dituzten hitzaldi ziklo edo parekoak. Hainbat dira, bada, egiten ari diren aurrerapenak. Esanguratsuena, dudarik gabe, emakumezkoen taldea berriz ere martxan jartzea. 

Emakumeak, berriz ere. Zortzi urte. Horiek izan dira taldea desagertu eta berriz ere hau eratu arte pasatako denbora. 2013ko denboraldia hastear zela ezustean harrapatu zien orduan jokatzen zuten jokalariei zuzendaritzak hartutako erabakiak, eta, urte hauetan guztietan zehar bakoitzak bere bidea egin behar izan du. Batzuek futbola utzi zuten, baina ez ordea denek. Horien adibide dira Nerea eta Maider. Urduritasuna tarteko, ilusio handiz bizitzen ari dira dena, hainbeste urteren ostean eta bakoitzak bere bidea egin eta gero. Hala ere, hasiera gogorra izaten ari dela helarazi diote Binkeri: «Berriz ere garai bateko jokalariekin hitz egin, jende falta medio ahoz aho proiektuaren berri herrian zabaldu, ahaztuta zuten dena berriz ere gogoratu, eta beste hainbeste». Laburrean, mila erabaki, denbora tarte txikian.

Argi dute bai Maiderrek eta bai Nereak, zein haien entrenatzaile diren «Txirik» eta Enekok proiektua oraindik eratzeke dutela, eta urrats handiak eginda ere hobetzeko dagoen tartea handia dela. «Poza handia da ordea, bai taldean, zein herrian». Hala uste dute denek, somatzen dela zerbait, bulkada antzeko bat, urte luzez egon den hutsunea berriz ere bete eta jendeak ilusioz bizi duena. Orain arte jokatutako partidetan, esaterako, lepo bete dira Santa Barbarako harmailak.

Maiderrek, esaterako, hala dio: «Helburu bakar batekin ekin diot erronka berri honi: herri mailan dauden eta futbolean aritu nahi duten neska txikien ikur bilakatu eta hauek ere eman beharreko pausoa egitera laguntzea». Denek uste dute asko direla Galdakaon bertan futbolean aritu nahi duten neskak, eta uzta ederra egon dela azpimarratzen dute —Ainhoa Alvarez, Alazne Gomez, Marta Perea edo Jone Ibañez, kasu—. 

Honen guztiaren aurrean, proiektua egonkortu eta aurrera begira hainbat erronka ezarri dizkiete haien buruari zein taldeari. 

Zalegoekiko lotura. Ez da berria eztabaida. Askotan leporatu izan dute hainbatek herriaren eta klubaren artean dagoen lotura ez dela nahikoa Galdakao bezalako herri handi batentzat, eta auzi honetan oraindik asko dagoela hobetzeko ere bai. Bada, Eriken ustez, ulertzen du hein batean hau dena. Are gehiago, ados dago esaten diren hainbat konturekin, baina era berean zera dio: «Kritikak egin ohi dituen horrek ez du beste aldea ikusten». Galdakao bera beste kirol batzuetan, esaterako saskibaloian ilusio handiz bizi izandako urteak izan dituela mahi gaineratzeaz gain, uste du oso bestelakoa dela, hutsala inkluso hau futbolarekin alderatzea.

Hala ere, ez du uste dena horren iluna denik, eta urte hauetan guztietan soilik Galdakaon jokatu duen jokalari honen ustez, hein batean badago halako lotura bat herriarekiko, batez ere bere belaunaldikoak diren horiekin. Maila igoerak, edota honetarako saiakerak —iaz, esaterako—, norgehiagoka garrantzitsuak baino lehen tabernetan egon ohi den giroa. Zurrumurru eta marmarretatik haratago argi izpiak ere badaudela dio. 

Eriken ustez «ohorea da» bere txikitako klubean jokatzea, bere lagunen aurrean, bere onena emanez. Jaso dituen eskaintza guztiak baztertu ditu orain arte, eta hala jarraituko duela, zalantzarik gabe. «Ohorea», hori ere nabarmentzen du Landerrek. Herriko klubean jokatzeak dakarren erosotasunaz gain, bere ustez «harrotzeko modukoa da herriko taldean jokatzen duzula esatea, edota aurkariari elastiko zuriarekin gola sartzea».

Dena egiteke, dena esateke, garai berriak iritsi dira Galdakao Futbol Taldera. Ilusioa aurpegian eta norbera bere onena emateko prest, urte berezi honen baitan lorpen garrantzitsuak lortu direlakoan daude denak.

Usansolon kokatuta dagoen Meatzeta futbol zelaiko bulegoetan izan da bigarren geldialdia. Bertan, egun lehen taldeko kide diren Unai, Gorka eta Jonekin elkartu da Binke, eta aurreko taldekoei eginiko galderen ildo beretik egin dute mahai-ingurua Umore Onako taldekideek aldizkariarekin. 

Umore Ona 1925an jaiotako taldea da. Garai hartan Laminako zelaietan elkartu ohi ziren lagun talde batek erabaki zuen taldea sortu eta honi izena jartzea, baina ez zen egun ezagutzen dugun bezala izendatu hasiera batean. Moskorrak Beti, hala jarri zioten izena lehenik, handik eta urte batzuetara Kerixetako Gandarias tabernan taldeko kide ziren jokalariak elkartu eta kutsu profesionalago bat ematea erabaki zuten arte. 

1931ko udaberrian Umore Ona Kirol Elkartearen izenpean jokatu zuten haien lehen partida, Juan Sagarminaga eta Luis Odiaga bezalakoen zuzendaritzapean. Gerra garaiak tarteko eta frankismoak ekarri zuen giro nahasia medio ia 40 urtez iraun zuen etenaldi luzea izan zen erditik. Isilune handi horrek baina, 1982an izan zuen amaiera, eta taldea berriz ere federatzea erabaki zuten. 

Ia mende bat atzean, hasiera-hasierako leku berean dihardu egun taldeak, Meatzeta futbol zelaian, hain justu. Bizikaiko futbol txapelketako Lurraldeko Lehen Mailan dago egun Umore Onako lehen taldea, eta bertako kide dira Jon Gago (Usansolo, 1996), Unai Zerranuzabeitia (Usansolo, 2000) eta Gorka Mardaras (Usansolo, 1993).

Herri baten ikur. Egun lehen taldean ari badira ere, hiru kideek ez dute ibilibide bera izan urte hauetan guztietan zehar. Gorka da hiruretatik bakarra txikia zenetik gaur arte taldean aritu dena, beste inora alde egin gabe. Aldiz, Jonen eta Unairen kasuan bestelakoak izan dira emandako urratsak. Jon, esaterako, Usansolon aritzeaz gain Zonotzan, Lemoan edo Bilbon ere aritu da jokatzen, eta lan arrazoiak medio bi urteko geldialdia izan zuen orain gutxi. Unai da, hiruretatik gazteena izanda ere, talde gehiagotan aritu dena —Etxebarri, Indartsu, Uritarra,…—, nahiz eta Umore Ona bera duen futboleko lehen urratsetako talde.

Futbolari usansolotarrak, ezkerretik eskuinera:
Unai Zenarruzabeitia, Jon Gago eta Gorka Mardaras.

Galdera argia egin die hirurei Binkek: «Zergatik Umore Onaren parte?». Askatasun osoz eta ordena errespetatu behar izan gabe, askotariko iritziak jaso ziren hiru gazteen ahotatik. Esaterako, Gorkaren ustez «herri gisa jardun eta batez ere Usansolokoak diren gazteei honen garrantzia bistaratzeko jokatzen duela» dio. 

Unaik ere antzera, Gorkak esandakoari heldu eta zera gaineratzen dio aurrekoari: «Akaso haiek zelaian ikusiz eta beraien ikur izan daitezkela jakinda herriko txikienak ere animatuko direla inora alde egin gabe Usansolon bertan jokatzen». 

Nortasuna eta izaera. Aldiz, galderari bira eman eta beste perspektiba batetik helduz, hots, Umore Onak berak zer dela eta izan beharko lituzke usansolokoak diren jokalariak galdera luzatuz, bestelako hainbat erantzun eman zituen hirukoteak. Batez ere «nortasuna» edo «izaera» tankerako hitzak izan ziren hauengandik gehien errepikatu zirenak.

Hala helarazi zion, esaterako, Jonek hedabide honi: «Finean uste dut baduela garrantzitik asko bertokoa den jendeak herriko taldean jokatzea, batez ere taldearen senak usansolotar nortasuna izan dezan. Aldiz, nik behintzat ez dut uste hau hala izan ezean «herriko talde» deitu ahalko zenik Umore Ona. Zorionez, egun taldean gauden hainbat gara bertokoak».

Hirurek uste dute klubaren eta zalegoaren artean lotura handia egon badagoela. Horren adibide direla uste dute ligako partidetara hurbiltzen diren zaletuak, ez baitira haien ustez gutxi izaten hauek, eta ohikoa da harmailak jendez lepo ikustea. Ez hori bakarrik: behin partidak amaitu eta unsansoloko tabernetatik barrena joatean hainbatek esan diete partiduaren inguruko ezer, animoak eta laudorioak tarteko. 

Ezarritako zenbait helburu. Lehen taldeak eta, oro har, Umore Onak aurrera begira ezarrita dituzten helburuen inguruan galdetu zien Binkek gazteei. Bada, kosta egiten zaie denei helburu zehatz batzuk finkatzea eta esatea, ez baitute uste erraza denik halakorik egitea «oraindik hazten dagoen klub batean».

Unairen aburuz, esaterako, lehen taldeari dagokionez «hau goreneraino eramatea», eta aldiz, klubari erreparatuz, honen egoeraren «oreka mantendu eta hau indartzea» izan daitekela uste du. «Herri txiki bat izanik garrantzia eman behar diogu bertokoa zaintzeari» dio Unaiek, «orain arte bezala hemengoak lehenetsi eta ondoko herrietako jendeari harrera eginez».

Helburuak lortu edo ez, usansolotarren ikur izaten jarraitu eta herri senaren sentimendua ahal den neurrian zaintzen jarraituko dutela argi dutela diote hiru jokalariek.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Ainhoa Telleria: «Euskaldunak eta galesak oso antzekoak ...

Hurrengo albistea

Borja Artime: «Gu 1 Formularen harrobia garela ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Maxameko langileak Pentsiodunen deialdira batu dira gaur

    2022-03-07
    Binke
  • Erreportajeak

    Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

    2024-12-23
    Binke
  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Adinekoen ekintzak 25 iruditan

    2022-09-23
    Galdakao
  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Duatloi Txikiak inoizko partaide kopuru handiena izan du gaur

    2022-03-20
    Binke
  • Erreportajeak

    Inguruarekiko etxe arduratsuak ere badira gurean

    2021-05-21
    Binke
  • ArgazkiakErreportajeak

    1983ko uholdeak iruditan

    2023-09-25
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Hiri Antolaketa Plana berrikusteko lanetan parte hartzeko aukera dute galdakoztarrek

Galdakaoko udalbatzak Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikustea onartu zuen 2021ean eta orain epea ireki du...
  • Euskal Eskola Publikoaren Jaian parte hartu zuten atzo 18 familia galdakoztarrek

    Galdakao
    2025-06-02
  • Zabalik dago Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea

    Galdakao
    2025-06-02
  • Galdakao Futbol Taldeak bost partida jokatuko ditu San Mamesen

    Galdakao
    2025-06-02
  • Erroldari buruzko prestakuntza eskainiko die Galdakaoko Udalak pertsona migratuei

    Galdakao
    2025-06-02

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...