Haizea Lopez idazleak solasaldia eskainiko du Galdakaon

Argazkia: Hodei Torres.

Mairi Emakume Feminista Batzak solasaldia antolatu du Galdakaon eguenerako. Hitzorduan, Haizea Lopez idazlea El sacrificio de Basandere liburuaren inguruan arituko da.

Uda betean, krimen basati batek Getxoko barealdia astintzen du: Ninbe, bost urteko neskatoa, hilda agertzen da kirol-portuko arroken artean. Bere gorputzak, eskaintza gisa ezarrita, euskal mitologiako kondaira ilunenekin lotzen diren antzinako erritualak ekartzen ditu gogora.

Istorio hori du abiapuntu Haizea Lopezen El sacrificio de Basandere liburuak, idazlearen laugarrenak, eta Galdakaon arituko da horren inguruan eguenean, martxoak 5.

Mairi Emakume Feminista Batzak antolatu du hitzordua, eta Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan izango da, 18:30ean.


situs togel

situs toto