Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da eta Galdakaok bat egingo du horrekin aurten ere. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dituzte Udalak eta herriko eragileek. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Martitzenean, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da eta honen harira, hamaika ekintza antolatuko dituzte aurten ere Galdakaoko Udalak eta herriko emakume elkarte eta talde feministek.
«Indarkeria matxistaren aurkako borrokaren inguruan hezitzea, kontzientzia piztea eta ikusgarritasuna sustatzea etengabeko konpromisoaren ardatza da», adierazi du Udalak.
Zehazki, hitzaldiak, topaketa komunitarioak, liburu aurkezpenak eta erakusketak eskainiko dituzte Galdakaon hurrengo egunetan zehar, eta hemen batu dugu egitarau osoa:

Azaroak 21, barikua
19:00 Sheila Blancoren kontzertu-errezitaldia: ‘Cantando a las poetas del 27’, Torrezabal Kultur Etxean, Mairi Emakume Feminista Batzak antolatuta
Azaroak 24, astelehena
16:30 Txistu kalejira eta emakume topaketa indarkeria matxistaren kontra, Aperribai Eskolan, Ninaiz Emakume Elkarteak antolatuta
18:30 Indarkeria matxistaren kontrako jarrera adierazteko auzoaren apainketa puntu morearekin, Aperribai auzo elkartearen egoitzan, Basandere Emakume Elkarteak antolatuta
18:30 Katixa Agirreren ‘Berriz zentauro’ liburuaren aurkezpena, Torrezabal Kultur Etxeko 3. gelan, Mairi Emakume Feminista Batzak antolatuta
Azaroak 25, martitzena, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna
11:30-13:00 Esne saltzailearen eskulturaren tokila berritzea eta emakumeen oroimenaren ibilbidea, esne saltzailearen eskulturan, euskaraz eta gazteleraz, Erabide Emakume Elkarteak antolatuta
19:30 Indarkeria matxistaren kontrako manifestazioa, udaletxean, Momoak Talde Feministak antolatuta
Azaroak 26 eta 27
10:00-14:00 Berdintasunerako XX Jardunaldiak: ‘Osasunak ba al du generorik?’, Torrezabal Kultur Etxean (izen emateak Torrezabal Kultur Etxeko 2. solairuan edo Udalaren webgunean), Galdakaoko Udalak antolatuta
Azaroak 26, eguaztena
17:00 Topaketa komunitarioa: ‘Auzoa talentuz betetzen da: askotariko pertsonak, istorio partekatuak’, Eperlandako Eskolan, Basandere Emakume Elkarteak antolatuta
19:00 Eromenari, ondoezei eta osasun mentalari buruzko ‘Zauriak’ dokumentala, ikuspegi feministatik, Torrezabal Kultur Etxean, Galdakaoko Udalak antolatuta
Azaroak 27-Abenduak 5
17:30-20:30 Erakusketa: ‘Biziaren, osasunaren eta emakumeen oroimenaren ibilbideak’, Torrezabal Kultur Etxean, Erabide Emakume Elkarteak antolatuta. Inaugurazioa azaroaren 27an izango da, osteguna, 18:00etan, eta larunbatean, igandean eta asteazkenean itxita egongo da.
Azaroak 27, eguena
17:00 Haizea Lopezen ‘El sacrificio de Basandere’ eleberriaren aurkezpena, Aperribaiko liburutegian, Basandere Emakume Elkarteak eta Aperribaiko Liburu Klubak antolatuta
Abenduak 1, astelehena
18:00 Zine-foruma: ‘El secreto de Vera Drake’, Torrezabal Kultur Etxean, Erlantza Emakume Elkarteak antolatuta
Abenduak 2, martitzena
17:30-19:00 Emakumeen oroimenaren ibilbidea, Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan, euskaraz eta gazteleraz, Erabide Emakume Elkarteak antolatuta
Abenduak 4, osteguna
17:30-19:00 Zainketa komunitarioen ibilbidea, Torrezabal Kultur Etxean, euskaraz eta gazteleraz, Farmamundi Euskadik antolatuta




