Hamasei ikuskizun hartuko ditu Torrezabalek abendura bitarte
Kultura
BINKE / 2021eko iraila
Hamasei ikuskizun hartuko ditu Torrezabalek abendura bitarte
TESTUA: Jon Gomez Garai
Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusiaren egitaraua aurkeztu du Galdakaoko Udalaren Kultura arloak, irailaren 26tik abenduaren 18ra bitartekoa. Guztira 16 ikuskizun dira, eta horietatik sei euskara hutsean eskainiko dira.
Behin Kultur Plaza irailaren 26arekin amaituta, egun berean ekin zion Torrezabal Kultur Etxeak bere udazken eta negu hasierako programazioari, antzerkia eta musika uztartu zituen Yllana taldearen «Maestrissimo» ikuskizunarekin.
Dagoeneko eskaini den lehenengo ikuskizun horrekin, guztira 16 ikuskizun hartuko ditu Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusiak abenduaren 18ra bitarte.
Hamasei lan horietatik sei euskara hutsezkoak izango dira, «Maitasunaren itxiera» Arriaga antzokiaren azken ekoizpena —Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañaga aktore—, Olatz Salvadorren kontzertua, Ene Kantak taldearen saioa edo Zuhaitz Gurrutxaga aurkezle eta futbolari oiharen bakarrizketa tarteko.
Baina gainera, Adriana Bilbaoren dantza saioa, Coque Malla abeslari espainiar ezagunaren kontzertua eta Rey León musikalari gorazarre egingo dion ikuskizuna ere nabarmendu daitezke, besteak beste.
Ondoko zerrenda honetan batu ditu Binkek irailetik abendura bitarte Torrezabal Kultur Etxeak eskainiko dituen ikuskizun guztiak:
- Irailak 26, domeka: «Maestrissimo» antzezlana, 19:00. Sarrera: 9-12€.
- *Urriak 1, barikua: «Maitasunaren itxiera» antzezlana, 19:00. Sarrera: 7,5-10€.
- Urriak 3, domeka: «Éclat» Adriana Bilbaoren dantza saioa, 19:00. Sarrera: 7,5-10€.
- *Urriak 7, eguena: Olatz Salvadorren kontzertua, 19:00. Sarrera: 6-8€.
- Urriak 16, zapatua: «Laika» umeentzako antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-6€.
- Urriak 24, domeka: «Charadas» dantza-antzerki saioa, 19:00. Sarrera: 4,5-6€.
- Urriak 28, eguena: Grises taldearen kontzertua, 19:00. Sarrera: 6-8€.
- *Urriak 30, zapatua: Ene Kantak taldearen saioa, 12:00 eta 18:00. Sarrera: 4-6€.
- *Azaroak 5, barikua: «Atzerrian lurra garratz» antzezlana, 19:00. Sarrera: 6-8€.
- *Azaroak 6, zapatua: «Zapata berriak» antzezlana, 12:00 eta 18:00. Sarrera: 4-6€.
- Azaroak 12, barikua: «Secuestrados» antzezlana, 19:00. Sarrera: 6-8€.
- Azaroak 26, barikua: «Eh man hé» dantza saioa, 19:00. Sarrera: 7,5-10€.
- *Azaroak 28, domeka: «Futbolistok» Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa, 19:00. Sarrera: 4-6€.
- Abenduak 2, eguena: «El abrazo» antzezlana, 19:00. Sarrera: 9-12€.
- Abenduak 11, zapatua: Coque Mallaren kontzertua, 19:00. Sarrera: 9-12€.
- Abenduak 18, zapatua: «De simba a Kiara» Rey León ikuskizunari gorazarrea, 18:00. Sarrera: 6-10€.
* Izartxoarekin adierazitako saioak euskarazkoak izango dira.