Mamen Garcíak eta Albert Sanzek ‘Hasta el final de la fiesta’ antologia musikala eskainiko dute bihar, azaroak 27, Torrezabal Kultur Etxean. Lanak umorea erabiltzen du 70 urteko emakume bati buruz aritzeko.
Santakurtzen amaieratik abendura bitarte 19 ikuskizun eskainiko ditu Torrezabal Kultur Etxeak, adin eta zaletasun guztiei zuzendutakoak, BINKEk jaso zuen moduan.
Egitarau horren baitan, Mamen Garcíak eta Albert Sanzek ‘Hasta el final de la fiesta’ antologia musikala eskainiko dute bihar, azaroak 27, 19:00etan Torrezabal Kultur Etxean.
Lanak umorea erabiltzen du 70 urteko emakume bati buruz aritzeko, «baina baita maitasunaz, askatasunaz, desioez, pasioez, topaketez eta desadostasunez ere».
Saiorako sarrerak eskuragai daude Torrezabalen eta ohiko webgunean.




