Hau da Galdakaoko hiri udalekuetan onartutako umeen zerrenda
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BartCo
Galdakaoko hiri udalekuetarako onartu diren haurren zerrenda argitaratu du Udalak. Guztira 560 gaztek parte hartu ahal izango dute eta galdakoztarrei lehentasuna eman zaie lekuen banaketa egiterakoan. Hemen batu dugu onartuen zerrenda, eta baita itxaron zerrenda ere.
Aurten ere udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute gazte galdakoztarrek. Udalak 560 plaza eskainiko ditu guztira herriko udalekuetan uztaileko goizetan, BINKEk jaso zuen moduan, hiru lekutan banatuta: Aperribai, Urreta eta Gandasegi.
Hauetan izena emateko epea itxi ostean, hiri udalekuetarako onartu diren haurren zerrenda publiko egin du Galdakaoko Udalak eta bertan ikus daiteke lekua izango dutenen zerrenda, 560 lagunena, identifikazio zenbakiaren arabera ordenatuta.
Haur galdakoztarrei lehentasuna eman zaie lekuen banaketa egiterakoan, eta galdakoztar guztiak daude onartuta. Galdakaotik kanpoko haurrek osatzen dute itxaron zerrenda, 123 umek.
Maiatza bukaeran jakinaraziko dira ordainketari buruzko argibideak: kontu zenbakia, epealdia, eta prozedura. Eskaera egin dutenei zuzenean emango zaie horren berri, korreo elektroniko bidez.
Deskargatu hemen onartutakoen zerrenda eta itxaron zerrenda: