Hauek dira 23. Korrikaren ibilbidea eta lekukoak Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: AEK
Honezkero ibilbidearen erdia egin du Korrikaren 23. edizioak eta Usansolotik bihar, martxoak 21, igaroko da eguerdian. Albiste honetan batu ditugu ibilbidea eta kilometro bakoitzean lekukoa eramango duten taldeak.
Martxoaren 14an abiatu zen Korrikaren 23. edizioa Irunetik eta1 24an amaituko da Baionan. Euskal Herria osoa zeharkatzen ari da euskararen aldeko martxa «Harro herri» lemapean eta bihar, hilak 21, helduko da Usansolora.
Hemen batu dugu Usansolon Korrikak egingo duen ibilbidea eta lekukoa eramango duten taldeak:
Martxoak 21, eguena
12:01, Askarrin: U113 triatloi taldea, Usansolo Futbol Sala, Ujaba eta Lamintxu. Usansolora egingo du bertatik Korrikak
12:08, Uraskako autobus geltokian: EAJ-PNV, Txoko Umore Ona, Burtotza Mendi Taldea eta Usansoloko Apario Euskara Taldea
12:11, Labeaga auzoan: EH Bildu, Umore Ona, Esku Pilota, GazteBerri, Unkinako Ikasleen Guraso Elkartea eta Txoribeltz Saskibaloi Taldea
12:17, Ander Deuna kalean: Usansololo Gure Heria Athletic Peña, Usgaldu, Mirari Emakume Taldea, Gorosibai Auzo Elkartea, Oinarin Dantza Taldea, Usansoloko Orfeoia eta Usansolo Herria plataforma
12:27, Usansoloko ospitalean: Osakidetza Barrualde Galdakao ESI ospitalea
12:32, Uraskan, Shiade ondoan emango dio lekukoa berriro Usansolok Galdakaori: Zizpa eta Momoak