Hauek dira Galdakaoko Santakurtzetako pregoilari izateko 2023ko 15 hautagaiak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Hautagaien sareetatik
Irailaren 8tik 17ra ospatuko dira Santakurtzak eta aurten ere jaietako pregoilaria herritarrek aukeratuko dute. Uztailaren 2ra arte zabalik dago bozkatzeko epea eta 15 hautagaien artean aukeratuko dute herritarrek. Hemen batu dugu Santakurtzetako pregoilari izateko hautagaien zerrenda osoa.
Aurtengo Santakurtzak irailaren 8tik 17ra ospatuko dira, Jai Batzordeak eta Galdakaoko Udalak jakinarazi zutenez. Ohikoa denez, pregoilariak paper berezia izango du Galdakaoko jaietan eta aurten ere herritarrek aukeratuko dute.
Herritarrek proposamenak egin ostean, uztailaren 2ra arte dute bozkatzeko epea. Guztira 15 hautagaien artean aukeratuko dute Galdakaon erroldatuta dauden eta 16 urtetik gora dituzten auzokideek.
Hemen batu dugu zerrenda osoa:
- Ane Legarreta, orkestra-zuzendaria
- Bea de Francisco, herriko tabernetan lan egiten duen jendea ikustarazten duen emakumea
- Argizai Eskaut Taldea, aurten 40 urte bete dituen boluntarioen taldea
- Angel Ezkurra ‘Txetxe’, Galdakaon herriaren alde lan egiten duen gizona
- Itziar Atienza, aktorea
- Ibaizabal Saskibaloi Taldea, nesken taldea
- Jabi Delgado ‘Palenke’, Galdakaon herriaren alde lan egiten duen gizona
- Zuriñe Garcia, Elexaldeko Andra Mari jatetxean sukaldeko buru lanetan ibilitako emakumea
- Nemesio Sánchez ‘Neme’, auzoen alde lan egin duen gizona
- Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea, aurten 10 urte bete dituen boluntarioen elkartea
- Jose Miguel Olazabalaga, sukaldaria
- Haurren Kontseiluko kideak
- Galdakao Boleibol Taldea, aurten 50 urte bete dituenak
- Galdakao Teayuda, TEA duten pertsona guztiak gizarteratzearen aldeko elkartea
- Galdakao Futbol Taldeko neskak