Huescara irteera antolatuko du Ganguren Mendi Taldeak asteburuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Turismo de Aragón
Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak Huescara irteera antolatuko du asteburuan. Zapatuan 15 kilometroko ibilbidea egingo dute Hoyako harresietatik zehar eta domekan aldiz 18 kilometrokoa Riglosetik Loarreko gaztelura.
Ohi duenez, Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak irteera antolatuko du asteburu honetan. Kasu honetan, Huescara joango dira eta ibilbide bana egingo dute zapatuan, ekainak 6, eta domekan.
Zapatuan 15 kilometroko bide zirkularra egingo dute Hoyako harresietatik eta domekan aldiz, 18 kilometrokoa Riglosetik Loarreko gaztelura.
Huescara joateko autobusa zapatuan abaituko da Galdakaoko udaletxearen ondotik 8:00etan eta irteeraren prezioa 70 eurokoa da bazkideentzat eta 85 euroko gainontzekoentzat.