Erabide Galdakaoko Emakumeen Elkarteak ibilketa nordikoan hasteko ikastaroa eskainiko du. Saioak urtarrilaren 15ean eta 22an izango dira, eta izen-ematea zabalik dago.
Ekintza berri bat antolatu du Erabide Galdakaoko Emakumeen Elkarteak urte hasierarako, kasu honetan Euskadi Trek elkatearekin batera.
Ibilketa nordikoan hasteko ikastaroa eskainiko du taldeak, bi saiorekin: urtarrilaren 15ean eta 22an.
Saioetarako izen-ematea zabalik dago eta 675708032 telefonoan egin daiteke.




