
Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: India Tours
Urtero udako irteera antolatu ohi du Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak eta aurten Indiako Himalayara joango dira. Zehazki, Ladakhera joango dira uztailaren 18tik 31ra eta 5.950 metroko Goleb Khangri mendia igoko dute.
Hainbat jarduera antolatzen ditu urtean zehar Ganguren Mendi Taldeak eta hauetako bat udan egin ohi duen irteera da. Aurten Indiako Himalayara joango dira mendizaleak, uztailaren 18tik 31ra.
Zehazki, Ladakhera egingo dute irteera eta besteak beste, Zanskar ibaia, Indo ibaia, Sku, Markha, Nimaling, Khangyartse, Manikarmo eta 5.950 metroko Goleb Khangri mendia bisitatuko dituzte.
Taldeak ezagutzera eman duenez, guztira hamaika egun emango dituzte Leh-trekking-Leh zirkuitua egiteko.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Ganguren Mendi Taldearen webgunean.