Urtero egin ohi duten moduan, Iñude eta Artzaiak dantzatuko dituzte Usansolon, Oinarinen eskutik. Otsailaren 28an izango da eta lehen entsegua bihar, urtarrilak 30, antolatu dute.
Euskal Herriko plazetan zehar ibiltzen da astebururo Oinari Dantza Talde usansolatarra, dantza tradizionaletako ikuskizunak eskainiz herritarrei.
Otsailaren 28an ordea, etxean arituko dira, eta Iñude eta Artzaiak dantzatuko dituzte Usansolon.
Ikuskizuna baino lehen entseguak egingo dituzte, eta lehena bihar, urtarrilak 30, izango da 17:15ean Oinarinen lokalean. «Animau eta etorri gurekin dantzatzera!», adierazi du taldeak.
Gainontzeko entseguak data hauetan izango dira: otsailak 6, 20 eta 27.




