Gure berbaz 

«Orbel»

2019-10-18
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko urria Udagoienean, orri-erorkorreko zuhaitzen orriak edo hostoak korolez aldatzen doaz eta zimeldu ahala jausten, orbel mantuz jantziz gure basoak. Orbel hitza, konposatua da: orri+bel. Jatorrira bagoaz, (h)orri hitza da zaharra, gaurko araudian, h-a galduta. Hosto, hitzaren jatorria hauxe: horsto —horri+sto atzizki diminutiboa— eta hortik, hosto. Bigarren hitza, bel, erro zaharrak ilun kolorea adierazten deusku, gazteleraz «negro» itzuli arren. Jatorrizko bel horretatik bilakatzen da, belz > beltz / balz > baltz mendebaldean. Berba biak alkartuz: orri+bel > orbel bilakatu da eta zentzuari begira, gure udagoieneko orri-erorkorreko zuhaitzen orriak edo hostoak orbel bihurtzen dira euren kolore ilun

«Intxaurra»

2019-09-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko iraila Irailean, udagoienean sartzen gara eta, besteak beste, gure intxaurrondoetako intxaurrak heldu eta batuteko tertzioan gengokez. Fruitu hau «intxaur» izenez arautu eta darabilgu gaurko euskeran. Baina, historia apur bat eginik, toponimia eta euskal autore zeharretan era askotara agertzen jaku. Esaterako, 1596ko R.S. —Refranes y Sentencias— errefrau bilduma interesgarrian, hiru bider agertzen da berba hori: Ynsaur / Ynsaurra / Ynsaurrac. Hortik, Insausti etab. Beraz, -S->-TX- bilakaera arautu da. Intxaur fruituari bagagokoz, intxaur-garauak mintz berdea dauka ganetik eta udagoienean mintz hori arrankaldu egiten jako, garua agirian itxiaz eta, apurka-apurka garauak jausten hasiko dira edo fartika bategaz eratsi

«Errotak»

2019-07-19
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko uztaila Gure herrietan, garia, zemendian erein eta uztailean gariak jo ondoren anegaka gordetan zan zorroetan, behar izan ahala, errotara eroan, eho eta ogiak egiteko. Errota eta haize-errota ugari egoan gure herrietan, batzuk barriak baina beste asko olak aprobetxatuz egokituak euren ubide, antepara eta guzti. Errota berba, latineko «rota(m)»-etik dator, euskerak zuzenean hartu dau «e»- protetikoagaz. Hortik errota. Gazteleraz «rota(m)> roda> rueda» bilakatu da. Eraikuntza honek badauka beste latinetikako berba bat: bolu. Hau latineko «molinu(m)»-etik dator, —«molinu(m)> moliu>boliu>bolu»; aikor: Bolueta, Bolinaga, etab.—. Euskal Herriko beste lurralde batzuetan, eihera izena erabiltzen da. Errotetan galgarauak eta artagarauak ehoten

«San Juan suak»

2019-06-21
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko ekaina San Juan bezpera gauean egiten diran suak, udako solstizioaren ospakizunak dira antzinatik. Gero eleizeak, 21etik 24ra aldatu eta San Juan jaia jarri euskun eta hortik San Juan suak. Sua, argiaren sinboloa da eta udako solstizioan egun argia luzatzen hasten danez, suagaz ospatzen dogu, lehenago neguko solstizioan Gagon-enborra izetuta egiten zan legez. Gaur egun be jarraitzen dogu San Juan suakaz, baina, lehenago, gure baserrietan ohitura gehiago egoan su nagusia egin aurretik. Aiko neuk bizitakoa Zeberion. San Juan bezpera iluntzean, galtzupoila edo gari-eskutak hartu, sua emon eta zuziokaz labrantza-soloak inguratzen genduzan kantu-hots hau bitarteko: San Juan

«Maiatz-zuhaitzak»

2019-05-17
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko maiatza Maiatzean, orriz eta lorez janzten dira zuhaitzak. Euretatik hiru aipatuko doguz: Haritza. Ohiturak gogoratuz, Euskal Herriko lurralde batzuetan, apirilaren azkenengo eguneko iluntzean haritz landareak landatzen ziran maiatzaren lehenengo egunean landatuta ikusi ahal izateko. Maiatz-landare horri «maiatz-haritza» deritzagu. Elorria. Maiatzaren hiruan, Santa Kurtz jaiak ospatzen dira gure hainbat herritan. Garai honetarako, elorriak lora-loran egoten dira. Gure zaharrek, hartu elorri zuri errama txorta bat, arrankala bat egin ale bakoitzari, sartu gurutzeratara beste egurtxo bat, sarats-azalez irentsitara inguratu oboan-oboan eta eleizara eroaten ebezan bedeinkatzeko. Gero, etxera eroan, eta banan-banan solo bakoitzari berea sartu muna baztertxo baten, urteko

«Aste Santua»

2019-04-19
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko apirila Aste Santuaren herri-zentzua aldatzen etorri jaku uritartze leku-denporetan. Baina atzera begiratzen badogu, Aste Santua eleiz kutsuz beterik egoan eta jendea eleizkizunetara joaten zan hutsik egin barik. Eleiz kultura indartsu horren ezaugarri lez, Gorbeialdeko herri-esaunda pare bat aipatzea baino ez dago. Aikomenzan. «Aldi baten, baserritar bat, eleizkizunera barik ote bila joan zan basora Bariku Santuz zapatuan labesua egiteko. Baetorren ote-karga lepoan dala eta halako baten, ote-karga eta guzti aidean joan eta ilargian geratu ei zan kondenaturik lurretik ikusten diran gerizpeak sortuz». «Beste baten, beste baserritar bat be, eleizkizunera barik, egur-abarretan joan zan Bariku Santuz. Baekarren

«Marti-oilarra»

2019-03-15
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko martxoa Euskaldunon etxalde edo baserrietako oilategietan, etxe-etxeko izan dogu oilarra eta batez be, marti-oilarra. «Ollar» izen zaharraren jatorrira bagoaz, Euskaltzaindiak «yeismoan» jausi ez egiteko, «-ll- il-» idazteko araua emon aurretik, «ollo+ar > ollar» daukagu, hau da «ollo» femeninoari «ar» erantsi maskulinoa adierazteko, beste kasu askotan legez, esaterako: asto/astar; katu/katar; uso/ usar; azkona/azkonar; sagu/satar; suge/suga(a)r; mando/mandar; ote/otar; erle/erlestar etab… nahiz eta hiztegietan euskerazko femeninoa maskulinoz itzuli, —kasurako, asto= burra, litzateke eta astar=burro, eta horrela beste guztiak—. Oilarrak era askotakoak dira eta danak beharrezkoak oiloen arrautzak oilalokeak ezarri eta txitak aterako badira. Baina oilarren artean, marti-oilarra da

«Otsailak 29»

2019-02-15
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko otsaila Otsaila edo zezeila, urteko hilabeterik laburrena dogu. Julio Cesarrek, K.a.ko 46an eratutako kalendarioan 28 egun jarri eutsazan otsailari eta lau urterik lau urtera egun bat gehiago. Egun horren izenari «bisiestu» deritzagu. Latinetik dator izen hori, hemendixik: «bis sextus dies ante calendas martias», hau da, «birritan martiaren bataren aurreko seigarren eguna». Jakina, otsailaren 23a birritan jarri beharrean kalendarioan, 29ra aldatu zan bisiestu egun hori eta halan be, urteko hilabeterik laburrena. Kalendario julianoan, urtearen bigarren hilabeteari «februarius» (gazt. febrero) deritzo eta purifikaziorako hilabetea zan erromatarrentzat. Guk euskaldunok ostera, batean bestean, animaliekaz lotu dogu hilabete honen izena:

«Urkiolako harritzarra»

2019-01-18
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2019ko urtarrila Urkiola, Abadiño dogu herriz eta paraje mitiko horretan erromes kutsuko santutegi ospetsu bat daukagu, San Antonio bien zaindaritzapean —Paduakoa, bagilaren 13an eta Abad, urtarrilaren 17an—. Erromesen artean, osasun eskariak, ondorengo exbotoak eta, besteak beste, neskak, nobioa eskatzeko erritualak egozan, sakristiako mihise edo ehun batean, buru baltz edo zuridun orratzak sartuaz. Azken ohitura hau, aldatuz etorri da. Aiko, 1929an, Benito de Vizcarra, orduko erretore edo abadeak, harritzar biribil berezi bat aurkitu eban Urkiola inguruan eta bere meteorito itxura ikustean, santutegi aurrealdera ekarri eban geologo edo adituek aztertzeko. Urteak joan ahala, Urkiolara doazen erromesak eta gainetiko

«Gabon-subila»

2018-12-03
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko abendua Gure baserrietako sukaldeetan behesuak geunkazan etxea berotzeko, sukaldaritzarako eta bere inguruan kontu kontari alkartzeko. Behesu zaharrenak suete erdian kokatzen ziran, tximinia barik eta geroagora sueteko horma bati deutsala eraikitzen ziran tximinia eta guzti. Sutondoa, sano garrantzitsua izan dogu etxekoen alkar bizibidean, batez be Gabonetan. Gabon egunean, Gabon-subila ekarten zan basotik etxera, eta bere enbor zati bat izetu beste ilinti batzukaz batera behesuan. Gabon-subila erretzen-erretzen joaten zan Gabon-jaietan zehar. Supazterrean geratzen ziran iduri eta hauts erreak, bereziak ziran eta behin hotzituz gero, hainbat erremediotarako erabilten ziran. Surteko hauts batzuk, etxeko horma-zulo baten gordetan ziran etxea

«Euskeraz bizi»

2018-11-16
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko azaroa Jatorrizko Euskal Herrian, euskaldunak euskeraz jaio, hazi, hezi, bizi eta hilten ziran. Historiaren joanean, beste hizkuntza batzuk sartu jakuz gurean eta zapaldu egin deuskue neurri handi baten gure euskera. Baina, gu, herri preindoeuropeoa gara, eta leku-denboretako erasoaldiei aurre egiten jakin dogu, geure nortasuna galdu barik eta horretan daragoiogu gaur be. Euskerak eta euskal kulturak egiten gaitu euskaldun, baina oraindik asko falta jaku Euskal Herri osoa guztiz euskalduntzeko. Gaur egun, batzuk euskaldun jaio gara, beste batzuk euskaldundu egin jakuz eta falta diranak euskalduntzeko ahaleginak egiten gabilz. Euskalduntze bideko ekintzetariko bat Euskaraldia dogu, euskera biziari arnasaldi

«Gara»

2018-10-03
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2018ko urria Euskeraren historian, «gara» berba honek esangura ugari hartu deuskuz, eta gaztelerazko «desarrollo» berbagaz dauka zerikusia. Gaur egun, euskeraren egokitze-bidean, hainbat berba barri sortu doguz lexema hau oinarri dogularik. Aikomenzan batzuk: garatu, garapen, garatze, etab. Baina berba hau aspaldirik hona erabili deuskue gure baserritarrek, garaian garaiko landareak eta barazkiak garara etorri eta garatzen hastean. Barazki bakoitzak bere tertzioa dauka, gordinik zein egosita samur-samur jateko. Behin garatzen hasi ezkero, gora egiten dau eta aihen edo kimuak garatu ahala gogortu egiten da harik eta haziak sortzen hasi arte. Behin horra ezkero, hazitarako itxi behar dira barazkiak, hurrengo
1 4 5 6 7 8

situs togel

situs toto