Herritarren iritziak 

«Sudurra», Aitor Zelaia

2016-05-20
Aitor Zelaia GoienolaBINKE / 2016ko maiatza Sudurra Postmodernitatean Egiari agur esan eta egiekin geratu gara, mila egi, bakoitzak berea. Egia bakarra egiarik ez dagoela da, gezurrak ordea nahi beste eta orotarikoak.  Hartu neure kasua (edo zeurea); nire izen abizenak etiketa soilak dira, nire azal barnerako unibertsoa gordetzeko ezgaiak. Ez naiz zinez 2016an bizi, Jesus Kristo aurreko mende batean jaioa da, ikerketen arabera. Erlojuak ere engainatu gaitu, ez dator bat dagokigun ordu eremuarekin, Franco-k aurreratu baitzuen 1942an. Eta espazioari dagokionez zer? Bada gure mapa mundiek fideltasun gutxi; ez da posible esfera plano batean irudikatzea, Mercator eta Peters ahalegindu arren. Tartean nortasun

«Europaren bihotz ustela», Yayone Altuna

2016-05-20
Yayone Altuna TxarterinaBINKE / 2016ko maiatza Europaren bihotz ustela Tamalez, gaur ere, errefuxiatuentzat da prentsako lehen orria. Greziako kostaldera heltzen direnei ez zaie aukera larregi zabaltzen: 14.000 bat errefuxiatuk Idomeni kanpalekuan jarraitzen dute, lokatzez beteriko lur zatiaren gaineko kanpin-dendatan pilaturik, baldintza penagarrietan (erditu ere bertan egin behar dute, jaio berria ur putzu zikin batean garbituz). Balkanetako bidean ere mugak itxi dituzte; hala ere, amorruari helduz, mugako ibai izoztua zeharkatzen saiatzen dira, haurrak eta pare bat tapaki lepoan hartuz, negar eta garrasi artean. Bestaldean polizia zain. Gutxi balitz, eraso faxistak, tiroketak… Nork baimentzen du guzti hau? EBk eta Turkiak akordioa sinatu

«Kukua, noiz arte?», Ainara Artetxe

2016-04-15
Ainara Artetxe ArrienBINKE / 2016ko apirila Kukua, noiz arte? Horra hor goiko hariztitxu baten/kukuak umiak egin ditu aurten», dio ikasi berri dudan kantu zaharrak. Kostako zaio, bada, «hariztitxu» bat aurkitzea Galdakaon! Iazkoa lurzoruen urte izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak, euren garrantzia aldarrikatze aldera. Eta benetan, eskertu dut «Tokiko Agenda 21»ean lurralde antolamendua eta lurzoruaren babesa kontuan hartu izana, idaztetik egitera aldea egon litekeen arren. Izan ere, gero eta lurzoru gehiago itotzen dugu asfalto edo zementutan (Galdakaon ia %20). Gure etxerako bidean nabarmena da: erdigunetik Elexalderantz joan da grisa hedatzen. Zabaleako txaletak, Aldatze Bidekoak, Elexaldeko plazakoak… azal berde, muin gris! Ez

«Tontikulis-a», Gaizka Uriarte

2016-04-15
Gaizka Uriarte ZearraBINKE / 2016ko apirila Tontikulis-a Lehen etorkizuna ate-joka geneukala esaten zen, baina ez, etorkizuna zapatillen parera daukagu, behean, eta horrek lepoko Tontikulisa sortzen digu. Gertatzen den ezerk ez dauka garrantzirik aurretik Facebook, Twitter, WhatsApp, Hashtag edo Trending Topic-aren filtroa pasatzen ez badu. Hitz hauek idaztean, ordenagailuko zuzentzaileak euskarazko hitzak gorriz jartzen dizkit, baina hitz berri horiek ez, horiek asumituta dauzka. Zerbait aldatzen ari da.  Ahaztu zaigu momentuaz guztiz gozatzen, arduratuago gaudelako mugikorrera begira zuzeneko bizipenera baino. Eta gero krisi existentziala dator, «gustatzen zait» gutxi jasotzen badugu, «popularrak» ez garenaren konplexua datorkigu. Aurreko lagunari eskua eman baino, urrutikoari emotikonoa
1 28 29 30