Unai Iparragirre ETBko zuzendariak kargua utzi du, «beste proiektu profesional batera joateko». Haren ardura Isabel Octavio Galdakaoko bizilagunak beteko duela iragarri berri dute eguazten goiz honetan.
EITBren Administrazio Kontseiluko bilera egin zuten atzo eta bertan Unai Iparragirre ETBko zuzendariak kargua utziko duela jakinarazi zuen.
Iparragirrek «beste proiektu profesional bati» ekingo dio eta haren ardura Isabel Octaviok, Galdakaoko bizilagunak, beteko du.
Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio zuzendaria da gaur egun eta zeregin horretan jarraituko du, ETBko zuzendari izatearekin batera.
Iruñean jaiotako kazetaria, Octavio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Kabinete zuzendaria izan zen eta baita Bilboko Azkuna Zentroko prentsa arduraduna ere.




