BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

      2023-02-02
      0
    • Ganguren Mendi Taldeak 'Kanporamartxo' irteera antolatu du otsailaren 12an

      2023-02-01
      0
    • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

      2023-02-01
      0
    • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

      2023-01-31
      0
    • Ibaizabal berbideratzeko obretan sortu diren ur beltzen isurketa konponduko du Galdakaok

      2023-01-31
      0
    • Iker Gomez galdakoztarrak Espainiako Esgrima Txapelketan parte hartuko du

      2023-01-31
      0
    • Asier Martin galdakoztarra, ETB-1eko 'Mihiluze' saioko lehiakide

      2023-01-31
      0
    • Agurtzane Elorriaga txirrindulari ohiak hitzaldia emango du bihar Galdakaon

      2023-01-30
      0
    • Kirol-argazkilaritza tailerra eskainiko dute Galdakaon

      2023-01-30
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Mikel Sánchez: «Rapa, reggaetoia eta estilo horiek gutxiesteko joera dago oraindik»

      2023-01-23
      0
    • Mena eta Artetxe: «Hogeita hamar urte baino gehiagoan egin ez dena, hiru ...

      2022-12-26
      0
    • Gotzon Barandiaran: «Programazio kultural on bat ez da nahikoa kulturzaleak sortzeko»

      2022-11-21
      0
    • Lola Dacosta: «Sexuaren inguruan ikasitakoa zalantzan jartzea beharrezkoa da»

      2022-11-01
      0
    • Asier eta Kristian: «Norberarengandik hasi behar da aldaketa»

      2022-11-01
      0
    • Eukene Elorriaga: «Europako aire-kontrolatzaile kolektibo zaharrena da gurea»

      2022-10-24
      0
    • Alejandro Ruiz galdakoztarra «Vascos por el mundo» saioko protagonista

      2022-10-10
      0
    • Elkarrizketa Vidal Salcedo Iraide Arraibi

      Vidal Salcedo eta Iraide Arraibi: «Jaien ostean oso nekatuta amaitu dogu; baina ...

      2022-09-26
      0
    • Dani Rodal: «Nire harridurarako, Chicagon askok dakite Euskal Herriaz»

      2022-07-25
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Urteila», Manu Etxebarria

      2023-01-23
      0
    • «Euskarak harilkatutako politika», Gotzon Barandiaran

      2023-01-23
      0
    • «Euliek zergatik gogaitzen dituzten behiak», Antton Irusta

      2023-01-23
      0
    • «Gizartearen kontzientzia ezari gola», Nerea Urgoiti Galarza

      2022-12-26
      0
    • «Mari Domingi», Manu Etxebarria

      2022-12-26
      0
    • «Bai bizkor gabiltza», Joanes Urkixo

      2022-12-26
      0
    • «Zenbat gol sartuko ditu Messik?», Eider Murgia

      2022-12-17
      0
    • «Dirua da erantzun bakarra», Lander Etxeita

      2022-12-16
      0
    • «FIFAk futbolaren arima saldu du», Haizea Cerrada

      2022-12-15
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Amaiera 9 iruditan

      2023-01-23
      0
    • Eguneko albisteak jasotzeko doako WhatsApp zerbitzua abian jarri du Binkek

      2023-01-20
      0
    • Gure lau musikari herrikideren 2022ko Top 5 abestien zerrenda

      2023-01-20
      0
    • Hasiera 8 iruditan

      2022-12-27
      0
    • Angel Zubieta, futbolaren idolo izan zen galdakoztarra

      2022-12-27
      0
    • Presoak Ganguren basobarritzen

      2022-12-26
      0
    • Itxaso Etxebarria: «Haur Hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu» | Publierreportajea

      2022-12-23
      0
    • Zer egingo du Espainiak, edo PSOEk, Usansoloren segregazioaren aurrean?

      2022-11-24
      0
    • Angel Zubieta, Argentinan arrastoa utzi zuen futbolari galdakoztarra

      2022-11-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
Erreportajeak
Hasiera›Erreportajeak›Itxaso Etxebarria: «Haur Hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu» | Publierreportajea

Itxaso Etxebarria: «Haur Hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu» | Publierreportajea

Binke
2022-12-23
695
0

Publierreportajea
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola
BINKE / 2022ko abendua

Eguzkibegi Ikastolak 50 urte baino gehiago daramatza hezkuntza eraldatzen. Horregatik Itxaso Etxebarria ikastolako zuzendaria (erdian) elkarrizketatu dugu. Zuzendariak, kalitatezko hezkuntza eskainiz, momentu honetan beraien erronka ikastola garai berrietara egokitzea dela kontatu digu.

Zein momentutan zaudete orain? Momentu honetan eraldaketa-berriztatze prozesu baten murgilduta gaude. Prozesu hau orain dela 3-4 urte hasi genuen hausnarketa prozesu baten ondorioz. Ikastolako eraikinak aukera ezin hobeak eskaintzen ditu, hala ere, espazio batzuk pedagogia berrietara egokitzeko beharrizana daukate, beste espazio batzuk sortu behar ditugu eta beste batzuk berriztatzeko beharra daukate. Prozesu guzti honetan ikastolako eragile guztiek parte hartu behar zutela argi geneukan eta horrela egin dugu. Guraso, irakasle, ikasle eta ikastolako langileak tailer batzuen bitartez ikastolako indargune eta ahuleziak identifikatu genituen. Abiapuntu honetan «nolako ikastola behar dugu?» galderari erantzuten hasi giñen ikasleak eta euren garapena ardatz izanda. 2022ko udan DBHko gela guztiak berriztu ditugu, gela handiagoak eta erosoak ditugu momentu honetan. Honi esker maila berdineko  ikasleak elkarlanean aritu al dira espazioa partekatuz.

Zeintzuk dira ikastolako indarguneak? Ikastolak 0-16 tarteko hezkuntza eskaintzen du —Galdakaoko ikastetxe bakarra da hau eskaintzen duena—. Proiektu kooperatiboa gara eta euskara eta euskal kultura oinarri izanik, hezkuntza metodologia aurrerakoiak erabiltzen ditugu. Ildo honetan, langileen ehuneko 95a langile finkoa da. Irakasleen finkotasun honek proiektu pedagogiko eraldatzaileak aurrera eramatea ahalbideratzen du. Honi esker  ikasleen beharrizanetara moldatzen gara, aniztasunari trataera integrala emanez. Ikasleen irteera profila lortzeko lan egiten dugu HHtik DBHra, etapen arteko lotura eta koordinaketa estuak eginez. Etapa bakoitzean ere irakasleak euren artean egunero koordinatzen dira helburura heltzeko. Talde lanean lan egiten dugu proiektu pedagogikoa aurrera ateratzeko. Ikasleak espazio berri hauetan asko autorregulatzen dira eta bizikidetza osasuntsuagoa daukagu orain. Arlo batzuetan irakaskuntza partekatua abian jarri dugu. Bestetik, naturarekin harreman zuzena daukagu egunero eta ahal den guztietan kalea espazio pedagogiko bihurtzen dugu. Ikastolan bertan egiten dugu janaria bertoko produktuak erabiliz kalitatezko elikadura eskainiz.

Zer eskaintzen duzue Haur Hezkuntzan? Haur hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu. Konfiantzaren pedagogian oinarritzen dugu gure lan egiteko era. Ikaslea eta familiaren beharrizanak kontutan hartzen ditugu egunero eta horietara egokitzen gara. Haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen dugu goizeko 7:30etatik arratsaldeko 17:00etara. Opor garaian eta uztaila osoan ere zabalik gaude. Haur hezkuntzan familiekin banakako etxekotzea antolatzen dugu familia-ikaslearen beharrizanetik abiatuta. Emozioetan oinarritzen dugu gure hezkuntza proiektua haur hezkuntzatik derrigorrezko bigarren hezkuntzara. Horrez gain, gure kokaleku pribilegiatuaz baliatuz, espazio naturaletan egindako ekintzak gure proiektuaren erdigunean daude.

Zein izan da uda honetan egin den eraldaketa? Ikastolaren proiektu estrategikoa egin dugu, ikastolak dituen beharrizan guztiak kontutan hartuta. Eraldaketa zatika eta urteetan egitea planteatzen dugu eta aurtengo udan DBHko espazioak eraldatu ditugu —teknogela eta laborategiarekin batera— eta erdiko solairuan espazio barri bat sortu dugu baita. Espazio berriekin ikasgela eroso, zabal eta gardenak sortu ditugu. Dena zaindu dugu ikasgelak hezkuntzara egokitzeko: Argi naturala, tenperatura, zarata maila, ikasgeletan erabilitako kolore eta altzariak, ergonomia, etab. Gainera, ikasgelak teknologia berrietara egokitu ditugu —Smart telebistekin—. Datozen urteetan ere proiektu estrategikoan aurrera egitea dugu helburu, ikastolako espazio desberdinak eraldatuz edo berrituz.

Zergatik ikastola? Ikastolan proiektu pedagogiko integral eta euskalduna  eskaintzen dugu HH0tik DBH4ra. Irakasleen finkotasunak beraien arteko koordinaketa kalitatea ahalbideratzen du, ikasle bakoitzari behar duena eskainiz momentu bakoitzean. Kooperatiba bat gara, eta familiak oso presente daude gure egunerokoan eta euren beharrizanak ere kontutan hartzen ditugu, egunero mantentzen dugun konfiantzazko harremanean oinarritua. LH4tik DBH4ra konpetentzietan oinarritutako pedagogia eskaintzen dugu, non ikasleek arlo desberdinetan ikasten dutena azken konpetentzia egoera baten aplikatzeko gai izan behar dira. Ikasleen konpetentzietan oinarritzen da gure metodologia. Ikastola Eleanitza gara eta HH tik ingelesa ikasten dute gure ikasleek, DBH 3 eta 4. mailan arlo bat ingelesez ematen dute (Social Sciencies) baita. Frantsesa ere ikasten dute DBH1etik 4ra eta Delf azterketa prestatzen dute ikastolako ibilbidea amaitzean. Gainera, elkarbizitza sustatu eta eskola jazarpena ekiditeko, KiVa programa finlandiarra ezarri genuen orain dela urte batzuk. Bukatzeko, aisialdiari ere garrantzia ematen diogu eta eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen ditugu urtean zehar eguerdietan eta arratsaldeetan, udako eta neguko udalekuak barne.

Ibilaldia bigarrenez Galdakaon, 2025ean, ezta? Bai, 2025ean Ibilaldia Galdakaon izango da. Aurten Ibilaldi batzordean sartu gara jada eta lanean gabiz. Proiektu ilusionagarria da eta gure auzolanaren bidez arlo desberdinak jorratu beharko ditugu, logoa pentsatu, abestia, ibilbidea, ekintzak…hainbat gauza dira baina ilusioz beterik gaude erronka honi aurre egiteko.

  • Ate irekietara etorri!
    Ikastola ezagutu nahi duenak ikastolara deitu dezake bisita pertsonalizatua noiznahi egiteko. Ate ireki orokorrak berriz urtarrilaren 22an egingo dira.
    Izena emateko: idazkaria@eguzkibegi.net

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Maria Casillas igerilari galdakoztarrak Bizkaiko hiru errekor ...

Hurrengo albistea

Galdakaoko EAJk alkategaia errifa bidez aukeratuko du ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Erreportajeak

    Mari Gorostiza, altxorren jagole fina

    2020-10-23
    Binke
  • Atzera begira

    Eta faxistak Galdakaon sartu ziran

    2018-07-20
    Binke
  • ArgazkiakErreportajeak

    Mugimendua 10 iruditan

    2022-02-28
    Binke
  • ArgazkiakErreportajeak

    Perspektiba 9 iruditan

    2022-05-23
    Binke
  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Galdakaoko pentsiodunek 50 hilabete bete dituzte protestan

    2022-03-22
    Binke
  • ArgazkiakErreportajeak

    Lotura 9 iruditan

    2022-05-02
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

Munduko txokoetako hainbat hormetan ikusi daitezke Lian artistaren muralak, haien artean, Galdakaoko udaletxe ondoan...
  • Ganguren Mendi Taldeak ‘Kanporamartxo’ irteera antolatu du otsailaren 12an

    Galdakao
    2023-02-01
  • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

    Galdakao
    2023-02-01
  • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

    Galdakao
    2023-01-31
  • Ibaizabal berbideratzeko obretan sortu diren ur beltzen isurketa konponduko du Galdakaok

    Galdakao
    2023-01-31

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu