Jaime Figueroak ‘El Ventrílocuo’ ikuskizuna eskainiko du Torrezabalen

Argazkia: Revista Godot

Torrezabal Kultur Etxeak asteburu honetan hasiko du ikasturte berriko egitarauarekin eta domekan, irailak 28, Jaime Figueroa izango da aretoan, ‘El Ventrílocuo’ ikuskizuna aurkezteko.

Santakurtzen amaieratik abendura bitarte 19 ikuskizun eskainiko ditu Torrezabal Kultur Etxeak, adin eta zaletasun guztiei zuzendutakoak.

Asteburu honetan hasiko dira saioak eta gaur Gaizka Chamizok bakarrizketa eta pole dance emanaldia batuko dituen ikuskizuna eskainiko du.

Domekan aldiz, Jaime Figueroak ‘El Ventrílocuo’ saioa aurkeztuko du. Ikuskizun hau «ez da komedia soilik, baina barrez leherrarazten gaitu, ez da magia soilik, baina ilusioz betetzen gaitu, ez da pailazoa, baina barrea eragiten digu, ez da musikal bat, baina abestiak pianoa eta biolina ditu. Ez du soilik abesten, dantzatzen barrea eragiten. ez ezazu huts egin!», adierazi dute Udaletik.