
Jose Angel Sagasti hil da, Andra Mari Dantza Taldeko presidente historikoa
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Andra Mari Dantza Taldea
Andra Mari Dantza Taldeko presidente ezagunenetako bat izan da Jose Angel Sagasti galdakoztarra, gaur goizean zendu dena.
Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeko kide historikoa hil da martitzen goiz honetan, uztailak 1, bihotzekoaren ondorioz eta 69 urte zituela.
Sagasti baina, ez da taldeko kide arrunt bat izan, bizitza oso bat euskal dantzaren berreskuratzeari eta bultzatzeari lotuta eman duen horietakoa izan da, baita presidente karguan ere urte luzez ibilitakoa. Taldeko zein taldetik kanpoko belaunaldi askorekin elkarlanean aritu izan da, dantzari lehenengo, eta batzordeko kide geroago, Andra Mari Dantza Taldeko presidente urtetsuenetako bat izanik.
Jose Angel Sagasti galdakoztarra agurtzeko hileta-elizkizun publikoa eguenean, uztailak 3, Andra Mariko —Santa Maria— parrokian 19:00etan egingo da. Gugan bego.