Julene Zubietek eta Ion Barbadillok eramango dute Korrikaren lekukoa Galdakaoko Udalaren kilometroan

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Korrikaren 24. edizioa martxoaren 27an igaroko da Galdakaotik eta Udalaren kilometroan herritarrek eramango dute lekukoa. Zozketa bitartez aukeratu dira eta Julene Zubiete eta Ion Barbadillo izan dira irabazleak.

Herenegun hasi zen Korrikaren 24. edizioa Atharratzen, eta eta 2.175 kilometro izango ditu guztira, Bilbon amaitu arte. Galdakaotik martxoaren 27an pasako da, BINKEk jaso zuen moduan.

Bi herritarrek izango dute Galdakaoko tarte horretan lekukoa eramateko erantzukizuna. Horiek zozketa bidez aukeratu dira, eta Julene Zubiete eta Ion Barbadillo izan dira irabazleak parte hartu zuten 27 lagunen artean.

Hortaz, Zubietek eta Barbadillo eramango dute Korrikaren lekukoa Galdakaoko Udalaren kilometroan. Izaskun Barbarias Euskara zinegotziak dagoeneko eman dizkie dagozkien petoak, «ekimenaren atariko keinu gisa eta instituzioetatik harago doan euskararen aldeko errelebo kolektiboa adieraziz».

situs togel

situs toto