BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Protokoloak berrikusiko ditu Galdakaoko Udalak, atzo Urretako jaietan gertatutako istripuaren ostean

      2025-06-23
      0
    • Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

      2025-06-23
      0
    • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

      2025-06-23
      0
    • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

      2025-06-23
      0
    • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

      2025-06-23
      0
    • BIDEOA | Auto batek zenbait pertsona harrapatu ditu Urretako jaietako «motor show» ...

      2025-06-22
      0
    • Jon Gomez eta Ibon Lopez de Letona, txapeldun Bilbao Jokoan saskibaloi lehiaketan

      2025-06-20
      0
    • Poteo musikatua antolatu dute gaurko Usansolon

      2025-06-20
      0
    • Euskadiko Hondartza-Bolei Txapelketa hartuko du Galdakaok hurrengo asteburuetan

      2025-06-20
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

Galdakao
2025-06-23
18
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala

Galdakaoko Udalak herrian zehar kale liburutegiak ezartzeko proiektua jarri zuen martxan duela bi urte eta ekimena handitzen joan da pixkanaka. Orain hiru kale liburutegi berri jarri ditu Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen, eta Urretakoa berritu du.

Liburuei bigarren bizitza bat emateko, herritarren artean berrerabilerarako edo elkar trukerako joera sustatzeko eta irakurtzeko ohitura indartzeko helburuz, herrian zehar kale liburutegiak jartzeko proiektua abiatu zuen Galdakaoko Udalak duela bi urte.

Lehenengo liburutegia Urretan jarri zen, Musika Eskolaren plazan, eta, «bizilagunen harrera ona ikusita», ekimena herriko beste gune batzuetara zabaldu da orain. Zehazki, Txistulandako parkean, Bengoetxeko ludotekaren ondoan eta Berezikoetxen kale liburutegi berriak jarri ditu. Gainera, Urretan zegoen liburutegia aldatu egin du, «denbora pasa ahala zahartzen joan da eta».

Egitasmoa Txistulandako kale liburutegian aurkeztu zen, «auzo horretako bizilagunak izan baitziren ekimen honen bultzatzaile nagusiak, 2023-24 eperako aurrekontu parte hartzaileen prozesuaren bitartez».

Aurkezpenean, auzokideak eta udal ordezkariak elkartu ziren. Besteak beste, Edurne Espilla Kultura zinegotzia eta Maite Arandia Parte Hartzerako zinegotzia izan ziren eta baita Galdakaoko Ludoteketako 3 eta 11 urte bitarteko haurrak.

Udalak gogorarazi duenez, «kale liburutegiak armairuak dira, non edonork utzi edo har ditzake liburuak, horrela herritar guztiengan ohitura iraunkorragoak sustatuz, liburuei bigarren bizitza bat emango baitiete». Herriko parkeetan, plazetan eta pasaguneetan egongo dira eta, ekimena arrakastatsua izan dadin, herritarren eta eragileen parte hartzea eskatzen du Udalak, liburutegiak elikatu eta zaintzea denon ardura izango baita.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ...

Hurrengo albistea

Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Gorka Mardaras eta Joseba Ostolaza omendu zituen Umore Ona futbol taldeak

    2025-05-29
    Usansolo
  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Apirileko Feria ospatuko dute asteburuan Urretan

    2024-04-17
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Ane Legarretak eta Enrike Solinisek Euskal Herriko Musika Bulegoaren sari bana irabazi dute

    2024-05-16
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Esteban Loroñoren herentzia San Andres egoitza handitzera bideratuko du Udalak

    2023-04-03
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Ur puzgarriak jarriko dituzte Urreta kiroldegian barikuan

    2024-01-02
    Galdakao
  • Aktualitatea

    «Pornoa deseraikitzeko» hitzaldia eskainiko du gaur Mairik

    2022-02-02
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Protokoloak berrikusiko ditu Galdakaoko Udalak, atzo Urretako jaietan gertatutako istripuaren ostean

Atzo Urretako San Juanetako egitarauaren baitan antolatutako «Motorshow» autoen erakustaldian, parte-hartzaile batek ibilgailuaren...
  • Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

    Galdakao
    2025-06-23
  • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

    Galdakao
    2025-06-23
  • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

    Galdakao
    2025-06-23
  • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

    Galdakao
    2025-06-23

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu