Kalistenia ikastaroa eskainiko du Galdakaoko Udalak Plazakoetxen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko Udaleko Kirol arloak kalistenia ikastaroa eskainiko du Plazakoetxeko parkean. Lau zapatutan izango da eta aste honetan, irailak 28, hasiko da.
Galdakaoko Udaleko Kirol arloak kalistenia jardunaldiak antolatu ditu Street Workout Together hiriko kiroletan espezializatutako enpresarekin lankidetzan. Lau saio izango dira eta Plazakoetxeko kalistenia parkean eskainiko dira.
Zapatuan, irailak 28 izango da lehenengoa eta tailerra doakoa izan arren, beharrezkoa da aurretik izena ematea webgune bitartez.
Saio bakoitza ordu eta laurdenekoa izango da eta espezialitate horretako profesionalek zuzenduta egongo da. Lau zapatu horietako 17:00etan 12 eta 17 urte bitarteko adingabeentzako tailerrak hasiko dira, eta 18:15ean aldiz, 18 urtetik gorakoentzako tailerrak.
Hauek dira datak eta ordutegiak:
- Irailak 28: 17:00etatik 18:15era (12-17 urte) eta 18:15etik 19:30era (> 18 urte)
- Urriak 12: 17 00etatik 18:15era (12-17 urte) eta 18:15etik 19:30era (> 18 urte)
- Urriak 26: 17: 00etatik 18:15era (12-17 urte) eta 18:15etik 19:30era (> 18 urte)
- Azaroak 2: 17:00etatik 18:15era (12-17 urte) eta 18:15etik 19:30era (> 18 urte)
Euria egiten badu, jardunaldiak Urreta kiroldegian egingo dira eta izena eman duten guztiei aldez aurretik jakinaraziko zaie.