Galdakaoko Udalak, kaleko kirolaren sustapenean espezializatuta dagoen Street Workout Together taldearekin elkarlanean, kalistenia jardunaldi berri bi antolatu ditu. Urriaren 12 eta 18an izango dira, Plazakoetxen.
Maila guztietara egokitutako kalistenia jardunaldi bi antolatuko ditu Galdakaoko Udalak, Street Workout Together taldearekin elkarlanean, urriaren 12 eta 18an.
Saioak Plazakoetxeko parkean egingo dira, 2021az geroztik bertan diziplina hau praktikatzeko espazio berezia baitago. Jardunaldi bakoitzean bi saio eskainiko dira, doan: lehenengoa, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta, 17:00etatik 18:15era izango da; bigarrena, helduei zuzenduta, 18:30etik 20:00etara.
Bi saioetan, monitore espezializatuek diziplina honetan hasteko edo teknika hobetzeko beharrezkoak diren aholkuak emango dituzte, maila guztietara egokituz. Era berean, parte hartze parekidea eta irekia sustatuko da, talde mistoak eratuz eta emakume gehiagori street workout-a praktikatzera animatuz.
Parte hartzea doakoa da, baina aurretiko izena eman beharra dago data bakoitzerako eskuragarri dauden formularioen bidez: urriaren 12rako izen- ematea eta urriaren 19rako izen-ematea.
Euria eginez gero, jarduerak Urreta kiroldegian egingo dira, eta izena eman duten pertsonei aldez aurretik abisatuko zaie.