Katixa Agirre idazleak solasaldia eskainiko du gaur Galdakaon

Argazkia: Araba Press

Torrezabal Kultur Etxeak Katixa Agirreren solasaldia hartuko du gaur, azaroak 24, Galdakaon. Idazlea ‘De nuevo centauro’ liburuaren inguruan arituko da.

Mairi Emakume Feminista Batzak saio berri bat antolatu du gaurko, azaroak 24, Galdakaon. Zehazki, Katixa Agirrek solasaldia eskainiko du Torrezabal Kultur Etxean.

Idazlea bere ‘De nuevo centauro’ liburuaz arituko da, honako abiapuntua duenak: «Turismoa ia desagertu egin da, nonahi daude errefuxiatu klimatikoak, errealitate birtualak eguneroko bizitza inbaditu du, eta mundu guztiak bere gorputza atzean uzten ari da bere avatarrari esker».

Saioa 18:30ean hasiko da eta «aukera paregabea izango da literatura eta feminismoa uztartzen dituen solasaldi aberasgarri batez gozatzeko».

situs togel

situs toto