Korrikaren 24. edizioa urtarrilaren 30ean aurkeztuko dute Usansolon

Argazkia: Peio Zamalloa.

Korrikaren 24. edizioa martxoaren 27an igaroko da Usansolotik eta euskararen aldeko ekimen ezagunak herrira ekarriko dituen nobedade guztiak hilaren 30ean aurkeztuko dituzte. Horretarako, ekitaldi berezia antolatuko dute Unkina plazako frontoian.

Atharratzetik Bilbora antolatuko da Korrikaren 24. edizioa, martxoaren 19tik 29ra. Guztira 2.175 kilometro izango ditu, 3.436 lekukorekin.

Euskararen aldeko ibilbidea Usansolotik igaroko da martxoaren 27an 07:51ean —2.475 kilometroan—, eta hortik Lemoarantz abiatuko da, BINKEk jaso zuen moduan.

Usansolori dagozkion xehetasun gehiago eta Korrikak herritik zehar egingo duen ibilbide zehatza urtarrilaren 30ean emango du ezagutzera AEK-k, Unkina plazako frontoian 20:00etan egingo duen ekitaldian.

Umoretik egindako saioa izango da eta Korrika Kulturalaren nondik norakoak aurkeztuko dira hitzorduan. Halaber, janaria eta edaria egongo dira, eta Korrikaren arropa eta petoak erosteko aukera izango da.

AEK-k herritarrak animatu ditu ekimenean parte hartzera.


situs togel

situs toto