Laminarrietako udal aparkalekuko 48 plazetako bat eskuratzeko eskaera 66 usansolotarrek egin dute eta hortaz, zozketa bitartez esleituko dira plazak. Otsailaren 2an izango da zozketa Txapelenan eta publikoa izango da.
Usansoloko herritarrek Laminarrietan kokatutako udal jabetzako 48 aparkaleku alokatzeko aukera eskainiko du Udalak. Guztira 66 usansolotarrek egin dute eskaera eta hortaz, zozketa bitartez esleituko dira plazak.
Usansoloko Udalak jakinarazi duenez, zozketa otsailaren 2an izango da Txapelena baserrian 14:00etan, eta publikoa izango da.
Ekitaldi horren bidez, Udalak «ahalik eta gardentasun handiena eta aukera-berdintasuna bermatu nahi die plaza bat eskuratu nahi duten bizilagun guztiei».




