‘Lasala 10 urte’ ikuskizuna hartuko du Torrezabal Kultur Etxeak

Argazkia: Etanowski

Bere 10. urteurrena ospatzeko ikuskizun berezia sortu du Lasala dantza konpainiak eta barikuan, urriak 10, Torrezabal Kultur Etxean eskainiko du.

Lasala dantza konpainiaren 10 urteak izango dira ikusgai asteburuan Galdakaon. Barikuan, urriak 10, ‘Lasala 10 urte’ ikuskizuna hartuko du Torrezabal Kultur Etxeak 20:00etan.

Saio honetan, dantza konpainiaren ibilbidea ikusi ahal izango da, XXI. mendeko koreografo baten garaikidetasunaren ikuspegiaren bitartez.

«Piezarik enblematikoenez gozatuko dugu, bidaia bat izango baita ikus-entzuleentzat, hasieratik gaur egun arte», adierazi dute konpainiatik.

Ikuskizuna Sormene jaialdiaren egitarauaren baitan eskainiko da, eta sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean eta Torrezabalen.