EuroCup Women txapelketako atariko joaneko partida jokatuko du bihar Lointek Gernika saskibaloi taldeak, PAS Gianninaren kontra Grezian. Lehen taldeko zortzi jokalari deitu dituzte partidarako, eta baita Ane Iturrioz junior galdakoztarra ere.
Lointek Gernika saskibaloi taldeak PAS Gianninaren kontra jokatuko du bihar Grezian EuroCup Women txapelketako atariko joaneko partida.
Talde gernikarrak hainbat jokalari ditu lesioekin eta horren ondorioz lehen taldeko zortzi jokalari deitu ditu partida jokatzeko, eta baita Ane Iturrioz junior galdakoztarra.
Harrobiko jokalariak pasa den astean egin zuen debuta lehen taldearekin, Esteponako Vive Txapelketan.




