Mari Carmen Sánchez (PP): «Nire ekarpenek bizimodua hobetzeko balio izan dute»
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Maiatzaren 28an antolatuko dira foru- eta udal-hauteskundeak Hego Euskal Herrian. Galdakaon bederatzi alderdi aurkeztuko dira eta kanpainan murgilduta daude honezkero, herritarrei haien programa azaltzeko ekitaldiak antolatzen. Alderdi bakoitzaren zerrendaburua hobeto ezagutzeko helburuz, galdera batzuk labur erantzuteko gonbitea egin die Binkek alkategai guztiei. Oraingoan Mari Carmen Sánchez Galdakaoko PPren alkategaiaren txanda izan da.
Zein balorazio egiten duzu azken legegintzaldiaz? Alferrik galdutako lau urte izan dira.
Zeintzuk izango dira zuen ildoak urteetarako? Adinekoentzako catering sozialeko zerbitzua ezartzea; Gazteriaren eta Haurren Kontseilua sortzea, bere arazoak aztertzeko; auzoetarako berehalako aurrekontua; Auzo Kontseilua sortzea, bizikleten zerbitzu publikoa, Udaltzaingoa handitzea, aparkalekuaren arazoa konpontzea eta hobaria udal zergetan.
Zergatik aurkeztu zara alkate izateko? Auzokoen bizitza hobetzeko aurkezten naiz. Aurreko agintaldian, nire proposamenei esker, Lapurdiko kirol-pista egin zen, behar bereziak zituzten haurrentzako jolasak, eta argiztapen-guneak lortu nituen herritarrentzat. Nire ekarpenek bizilagunen bizimodua hobetzeko balio izan dutela uste dut, eta horretan jarraitzea gustatuko litzaidake.
Zergatik eman behar dizute botoa herritarrek? Herritarrei botoa eskatzen diet herriaren alde lanean jarraitzeko. Baditut proiektuak. Benetan sinesten dut egiten dudan horretan, eta merezi du Alderdi Popularraren hautagaitza bozkatzea.