BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan

      2025-07-09
      0
    • Trafiko afekzioak izango dira gaur gauean Galdakao eta Zornotza arteko mugan

      2025-07-09
      0
    • Txomin Egileorreko obrek irauten duten bitartean sarbidea bermatuta izango dute auzokideek

      2025-07-08
      0
    • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

      2025-07-08
      0
    • Eneko Arrieta, Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko txapeldunorde

      2025-07-08
      0
    • Maria Casillas igerilariak munduko errekorra hautsi du, 4x100 krol modalitatean

      2025-07-07
      0
    • Kalistenia gune berria zabaldu dute Usansolon, Emakumeen parkean

      2025-07-07
      0
    • Galdakao Igeriketa Taldeak bederatzi domina lortu zituen Espainiako Master Txapelketan

      2025-07-07
      0
    • EGITARAUA | Artetako jaiak ospatuko dira zapatuan

      2025-07-07
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Maria Eugenia Gortazar: «Niri ez eustien ikasteko aukerarik emon, neskea izateagaitik»

Maria Eugenia Gortazar: «Niri ez eustien ikasteko aukerarik emon, neskea izateagaitik»

Binke
2020-03-31
634
0

Maria Eugenia Gortazar, enpresaria
BINKE / 2020ko martxoa

«Niri ez eustien ikasteko aukerarik emon, neskea izateagaitik»

TESTUAK: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Jabi Rojo

Munduan zenbat harribitxi mota egon daitezkeen badakizu? Lau gutxienez bai: diamanteak, zafiroak, rubiak eta esmeraldak. Erdibitxiak ere badaude, baina esaldi gutxitan ezin denak laburtu, askotxo dira-eta. Baina hori gutxi balitz, harribitxi bakoitzari ematen diozun ebaki edo leuntzearen arabera beste milioika sortuko dituzu. Eta horretan gutxienez 32 urte daramatza hilabeteko protagonista nagusiak, bitxigintzatik ikasten, sortzen eta saltzen, inguruan daukan bitxirik handiena bera denaz ohartu gabe. Hilabete honetan bera jarri gura izan dugu fokoaren erdigunean, emakume enpresari bezala egin duen ibilbidea eredugarria izan delako beste emakume askorentzat.

Martxoaren 8a pasa berri dugu. Bat egiten duzu egun honetako aldarrikapenekin? Bai, horren beharrizana dagoalako. Dana dala, nik bat egitea ondo dago, baina bat egin behar dabenak gazteak dira. Eta batez be etxeko txikerrak. Etxeak eta eskolek inportantzia handia daukielako pertsona guztiak bardintasunean heziten.

Zuk ere, akaso, gaztetan eskertuko zenuen feminismoak gaur duen indarra? Duda barik ganera. Nire nebei ikasketak emon eutsiezan, baina niri ez eustien ikasteko aukerarik emon, neskea izateagaitik. Etxeko mutilak karrerak egiten ibili ziran eta ni dendan beharrean jarri ninduen. Holan hasi neban nik ibilbide profesionala…

Eta «gizonen» mundua aukeratu zenuen. Bai, hori be ez zan erreza izan! Bitxitegia martxan jartzea be ez dakizu zenbat kostatu jatan! Galdakaon dendea jartzeko lonja bat aurkitzea be oso gatx egin jatan.

Zergatik? Nire senarra, Ixidor Zuluaga, Bilboko bitxigile ezaguna zan eta uriko bitxitegi onenentzako behar egiten eban. Orduan, tailerrean lanean jarraitzen eban bitartean ni Zuluaga proiektua martxan jartzeko pausuak emoten hasi nintzan nire kontura. Lokal bat erosi, inmobiliariako tratuak egin, obra guztia bideratu… Ez eustien lokalik saldu gura eta behin lortuta, obra egiten ibili ziranek ez ninduen seriotan hartu. Obra be bere horretan itxi eben amaitu barik. Bardin eutsien, emakumea nintzan eta «ideiarik ez neukan» antza!

Baina ideiarik izango zenuen, gaztetxotatik lanean bazabiltza… Zelan hasi zinen? Usansoloko Pertxin baserrian jaiotakoa naz ni, baina gaztetxoa nintzala Etxebarri ondoko Bokete auzora bizitzera joan ginan, bertan amak janari-denda batean egiten eban behar, eta jabeek erretiroa hartu ebenean amak hartu eban enpresaren ardurea. Holan ba, ni gaztetxotatik lanean hasi eta 17 urtegaz dagoaneko dendaren kudeaketa eroaten neban.

Janari-denda baten ibiltzetik, bitxitegi propioa zabaltzera. Bada ba aldaketa nabarmena! Benetan be! Egia esan niri beti gustatu izan jataz perlak eta bitxiak, eta gizona bitxigile ona zanez, ez neban dudarik izan. Nobioak ginala berak zelako beharra egiten eban ikustera joaten nintzan, eta uriko bitxitegietan ondo diferentziatzen nebazan berak egindako bitxiak! Ona zan —eta bada izan be— Ixidor, eta niri beti gustatu izan jatanez saltzea eta pertsonen arteko tratua, besteentzako beharrean ibili baino, zergatik ez bitxiak geuretzako egin?

Eta horrela zabaldu zenuten lehenengo denda Galdakaon. Zergatik hemen? Etxebarrin oso txikitatik ibilitakoa banaz be —gustura ibili izan naz han, dana esan behar da— ni galdakoztar peto-petoa sentitzen naz, eta hori erabakia hartzeko arrazoi handi bat izan zan. Baina lehen Galdakao mugimendu handiko herria zan, jende asko etortzen zan Arratitik, Txorierritik eta baita Bilbotik be, erdiguneko herria zalako…

Eguzkilore markaren sortzaile zarete. Nondik dator ideia? Era guztietako bitxiak dagozalako, baina bat be ez egoalako bertokoa zana, gurea, euskalduna.

Jendeak ba al zekien eguzkilore bat zer den? Askok eta askok, ez. Akorduan daukat lehenengo paparreko orratz —brotxe— bat egin genduanekoa. Jantzi egin neban eta lagun askok galdetu eustien beragatik. Holantxe konturatu ginan gehiago sortu behar genduzala! (irribarretsu) Bilbon daukagun dendaren aurrean be jartzen nintzan eta askori galdetzen neutsien, erakuslehioko Eguzkiloreetara begira, ia zer zan jakiten ba ete ekien… Eta askok landara zanik be ez ekien.

Zer dute berezi? Sinbologia handiko landara da, eta hori lepoko, brotxe edo arrakada batzuekaz lotzeak be esangura handia dauka. Gure etxeak eta gu babesteko landara da eguzkilorea, besteak beste, eta gure bitxiek be horixe lortu gura dabe.

Zein punturarte hasi da Eguzkilore marka? Horren patente esklusiboa geurea da, eta hori asko da. Urtean bilduma bi ataratzen doguz, eta 2007an hasi ginan. Beraz, imajinatu zenbat bitxi-sorta daukaguzan Eguzkilore markapean!

Eguzkilorek Zuluaga izena jan duenaren sentsaziorik ez duzu? Izan leiteke, bai, beharbada ezagunagoa bilakatu dalako Eguzkilore, Zuluaga baino. Baina diferentea da, Zuluagaren proiektu bat dalako Eguzkilore. Eguzkilore produktu batzuk dira, baina Zuluagan bitxigintzan jarraitzen dogu, bitxi pertsonalizatuak eta bakarrak sortzen.

Horretara joan gura nuen, zuek tailerra ere baduzuelako Galdakaoko dendan. Bitxi-sortzaileak zarete. Horrek merkatu aseezin batera eramaten zaituzte? Beharbada bai, baina hori ona da guretzako, beti sortzen egotera eroaten gaituelako. Eta zuk sortutako enpresa batean geldirik bazagoz, akabo. Sortzaile izateak mugimendura eroaten gaitu.

Kopiatu ere egingo dizuete, ziur… Eguzkilorez aparte beste bitxi berezi asko sortu doguz, gure jai, ohitura edo euskal uriekaz lotutakoak, aita, ama edo amama izenekoak be egin doguz… eta azken honeik batez be kopiatu egin deuskuez, bai. Herrian bertan, gainera!

Zelan daramazu hori? Ba txarto, zer esango deutsut… Baina seinale ona da hori, jendea guk egiten dogunari begira badabil, erreferente bilakatu garala izango dalako.

Zer behar du bitxigile batek? Gustua, gogoa, ilusioa eta egiten dozun horregaz disfrutatzea. Baina egia da artista sena be behar dauala bitxigile batek. Gogoan daukat senarra zenbatean etorten zan tailerretik berandu etxera, baina etxera heldu, eta bitxi barriak marrazten jartzen zan…

Gaur egun badago bitxigintza ikasketarik? Ez. Berezko zeozer behar dozu, bai, baina ikasi be egin behar da. Madrilen badago ikasketaren bat, baina apur bat danetarik irakasten deutsue. Danetarik apur bat, eta ezer ez aldi berean. Ganera, bi urtetan ez zara bitxigile on bat bilakatuko, ezta hiru edo bost urtetan be.

Beraz, ogibidea desagertu daitekela uste duzu? Ziurrenik hemen galdu egingo da bitxigile ogibidea, atzetik datozanei lanbidea ikasteak barrutik urtetan ez badeutsie sikieran. Baina irakatsi be, nork irakatsiko deutsie patxadazko ikasketa ofizialik ez badago?

Patxadazkoa, Eusko Jaurlaritzak eman zizun saria! Bai, eta ze pozik hartu neban! Zelako ilusioa! (irribarretsu) Eusko Jaurlaritzak urtero «bikaintasuna» —holan diñoe— omentzeko sortu eban saria zan 2017an emon eustiena, euskal komertzioan izandako ibilbideari saria, hain zuzen be. Egundo ez neban pentsatuko niri holako sari bat emon behar eustienik! Orduantxe konturatu nintzan egindako bide gogorrak merezi ebala, nire inguruan izan dodazan emakumeengaitik batez be. Horregaitik, ni omendu ninduen moduan, pentsatu neban nik be emakumeak omendu behar genduzala, pilo bat dagozalako danon inguruan ixilpeko lana egiten.

Eta horrela sortu zenuten Morea? Bai, Morea bitxia emakumeen ikur bat da, gainean eguzkilore bat daukana, eta honen bitartez gure ekarpentxoa egin gura deutsegu emakumeen taldeei. Saltzen dogun bitxi bakotxeko bina euro emoten deutsaguz emakume talderen bati. Iaz Erabide alkarteari egin geuntsan ekarpena eta aurton Morearen bidez jasotakoa Clara Campoamor alkarteari emongo deutsagu.

Udalak ere Berdintasun Saria eman zizun iaz, zelan hartu zenuen? Maitasun handiagaz! Oso «barrura» heldu jatan sari hau, eta oso eskertuta nago horregaitik (emozioz). Kanpokoa beti hobea dala emoten dauan garaian gagoz, eta zure herria zugaz akordatzea gauza ederra da. Horregatik esker oneko berbak baino ez daukadaz.

Sari hauek jaso izan dituzunean, komunikabideok «emakumeen ahalduntzean duzun konpromisoagatik» ere jaso dituzula esan izan dugu. Baina zer egin duzu zehazki? Ez dakit zehazki zergaitik jaso dodazan sariok, baina akaso izango da hiru gauzagatik: orain arte enpresa munduan egin dodan bideagatik, Morea ekimena sortzeagatik eta Bardintasun Plana indarrean jartzeagatik, horrek besteak beste ekartzen dauan gastuagaz. Berez, enpresa batean Bardintasun Plan bat indarrean jartzea derrigorrezkoa da 250 langiletik gora dozuzanean, baina guk hogei langile baino ez daukaguz eta Bardintasun Plana sortu genduan.

Etiketez beteta bizi gara, eta «Ixidor Zuluagaren emaztea» izatetik, denborarekin Maria Eugenia Gortazar izatera pasa zara? Egia da emakumeoi askotan hori gertatzen jakula, beti garala «ez dakit noren» emazte, ama, alaba… baina gu geu gutxitan. Zorionez ordea, guri bardintasunean gertatu izan jaku hori: hasieran Zeanurin «Ixidor Zuluagaren emaztea nintzan» bai, baina Etxebarrin bera zan «Maria Eugenia Gortazarren senarra»! (barreka)

Bata zein bestea jo ta su lanean zabiltzate oraindik. Erretiroa hartzeko asmorik ez? Bueno, ofizialki bagagoz, baina egia da oraindino jarraitzen dogula saltsan. Tartean ni perla eta harrizko lepokoak sortzen nabil eta Ixidor be badabil bitxiak egiten. Beste erritmo batean gabilz, baina zelan ez dogu jarraituko ba! Niri hau kentzen badeustazu, zer egingo dot ba! (barreka)

Hori bai, bada ezpada ere lekuko ezin hobeak dituzue. Bai, bi semeak! (irribarretsu) Ander soldadutza egiteko itxaroten ibili zan bitartean etxean egon zan denbora luzez, eta aspertu egiten zanez aitari esan eutsan ia tailerrera joan ahal zan, berak be ikasi gura ebala… Asko gustatu jakon, eta gaur egun bera dabil horren arduradun! Igotzek komertzial lanak egin izan dauz beti, eta diamanteak saltzen ibiltzen zan. Bere erabakia izan zan, lehenengo enpresa desberdinekaz lanean ibiltzea «kaleko unibertsitatea» egiten, eta behin asko ezagututa gurera etortea. Holan ba, Anderrek aitaren papera daroa gaur egun eta Igotzek neurea.

Porrotari izan diozu beldurrik? Orokorrean ez, argi izan dodalako beti lan eginda aurrera egingo dozula bizitzan. Baina egia da aspaldi, honetan hasi nintzanean, beldur bat baneukala: nire buruari galdetzen neutsan ia honetarako balioko ete neban. Orduan, esperientzia handia izan eban komertzial batek hauxe esan eustan: «Maria Eugenia, bitxiak gustatzen jatzuz? Ba ez izan beldurrik, ondo egingo dozu-eta». Esaldi bakar horrek animo handia emon eustan.

Eta zuk zer gomendatuko zenioke edozein enpresa sortu gura duenari? Zure produktua ondo ezagutzea, zer gura dozun jakitea —helburu argia—, merkatua ezagutzea eta ekitea, lanari pasioz ekitea! •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Laura Pinto: «Herri feminista izatea da gure ...

Hurrengo albistea

Binkek bat egingo du Greba Digitalarekin

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Enbaxadoreak

    Asier Fernandez de Aranguiz: «Kataluniarrek Euskal Herriarekiko anaitasun sentimendu handia dute»

    2024-05-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Hamabi Futbol Kluba: «Futbola da eragin gehien daukan kirola»

    2019-07-01
    Binke
  • Elkarrizketak

    Aitzol Atutxa: «Urrezko txapelaren zatitxo bat galdakoztarra ere bada»

    2016-06-17
    Binke
  • Elkarrizketak

    Xabier Orue-Etxebarria: «Donejakue bidea Galdakaotik pasatzen zela ikertzeak ilusioa egin zidan»

    2016-06-17
    Binke
  • Elkarrizketak

    Jon Mentxakatorre: «Mitoak gure autoulermenerako iturri dira»

    2024-09-30
    Binke
  • Elkarrizketak

    Juan Hurtado: «Eskrima elkarte bat Usansolon? Zergatik ez! Ez dut inoiz horretan pentsatu»

    2021-01-22
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan

Egun hauetako tenperaturei aurre egiteko, igerilekuetan gozatzeko aukera dute galdakoztarrek. Batez ere txikienek, izan ere...
  • Trafiko afekzioak izango dira gaur gauean Galdakao eta Zornotza arteko mugan

    Galdakao
    2025-07-09
  • Txomin Egileorreko obrek irauten duten bitartean sarbidea bermatuta izango dute auzokideek

    Galdakao
    2025-07-08
  • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

    Galdakao
    2025-07-08
  • Eneko Arrieta, Espainiako Eskolarteko Txirrindularitza Egokituko txapeldunorde

    Galdakao
    2025-07-08

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...