Maria Gorosarri feminisimoaren inguruan arituko da gaur Usansolon

Argazkia: El Salto.

Usansoloko Udalak hitzaldi zikloa antolatu du Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Horren baitan, Maria Gorosarrik Contra la banalización del feminismo liburua aurkeztuko gaur, 19:00etan.

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen martxoaren 8an, eta horren harira zenbait ekintza antolatu ziren Usansolon. Besteak beste, dozenaka lagun batu ziren Unkina plazan martxoaren 7an, «beste mundu bat feminismotik» aldarrikatzeko.

Bestalde, Usansoloko Udalak hitzaldi zikloa antolatu du herriko talde feministarekin elkarlanean, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Horren baitan, Maria Gorosarri EHUko irakasleak Contra la banalización del feminismo liburua aurkeztuko du gaur, martxoak 18. Saioa Txapelenan izango da 19:00etan.

Martxoaren 26an aldiz, Aranzadi Zientzia Elkarteko Ione Zuloagak Isilpeko historia berreskuratuz. Frankismoak errepresaliatutako emakumeak tokiko ikerketan hitzaldia eskainiko du Txapelenan, 19:00etan.

situs togel

situs toto