Marije Garabieta hil da, ELA gaixotasunaren aurkako urteetako borrokaren ostean

Argazkia: Jon Gomez Garai.

ELA gaixotasunaren aurkako urteetako borrokaren ostean, Marije Garabieta galdakoztarra zendu da gaur, 80 urterekin. Garabieta BINKE aldizkariko azala izan zen 2024ko azaroan.

Marije Garabieta Larrinaga (1945.10.27-2026.01.15) gaur zendu da 80 urterekin, ELA gaixotasunaren aurkako urteetako borrokaren ostean.

Irakaskuntza publikoan aritu zen galdakoztarra 20 urte baino gehiagoz. Egia Eskolan eta Elexalde BHI-n Zuzendaritza Taldeko kide ere izan zen denbora luzez, duela urte batzuk bere bizitza guztiz aldatu zuen gaixotasuna diagnostikatu zioten arte: Alboko Esklerosi Amiotrofikoa.

Garabietak BINKEri 2024ko azaroan aitortu moduan, —elkarrizketa bere senideen laguntzarekin erantzun zuen, hitzak automatikoki irakurtzen dituen AhoTTS programaren bitartez— «burua ondo izan eta komunikatzeko zailtasunak izatea» zen gaixotasunaren alderik gogorrena.

Galdakoztarrak «zaintza sistema publiko bat izatearen garrantzia» nabarmendu zuen eta ELA sufritzen duten pertsonentzako laguntza ekonomikoa handitzea aldarrikatu zuen.

Bere senideek mezu polit honekin agurtu dute:

«Zaude biloben begikunean zein begirunean. Zaude haien berdinzaletasunean eta euskaran, semeenean zauden bexalaxe. Zure bizitza izan da maitasun istorio bat, eta azken urteotako borroka, duintasun kantu bat. Zoaz aske, zoaz lasai, ama!».

Gugan bego, Marije.

situs togel

situs toto