Herriko euskal hiztunak eta euskara ikasten ari direnak batzeko helburuz urtero antolatzen den Berbalagun egitasmoaren ikasturte berria martxan da Galdakaon. Antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte herritarrak.
Aurten ere Berbalagun ekimena antolatu dute Galdakaon euskaltegiek eta Udalak. Ikasturte honetako programa dagoeneko martxan da eta parte hartzera animatu dituzte herritarrak.
Herriko euskal hiztunak eta euskara ikasten ari direnak batzeko helburuz, ordutegi honetan batzen dira taldeak:
Astelehenetan
12:00etan, Abegin tabernan
12:30ean AEKn (mus taldea)
18:00etan, Mikel tabernan
Martitzenetan
12:00etan, Williams tabernan
12:15ean, Abegi tabernan
18:00etan, kiroldegian (eskalada)
18:00etan, Gurutz tabernan
19:00etan, Gurutz tabernan
Eguaztenetan
12:15ean, Dog & Fox tabernan
18:00etan, AEKn (jostunak)
18:30ean, Algar tabernan
20:00etan Williams tabernan
Eguenetan
9:30ean, anbulatoriotik (paseo taldea)
18:00etan, Goiz-argi tabernan
18:00etan, Williams tabernan
Barikuetan
12:00etan, Abegi tabernan
18:00etan, Alai tabernan
Mendi taldea eta Galdakaoko ondarea ezagutzeko taldea hilean behin geratuko dira, asteburuetan, eta Gurasolagun taldeak abendutik aurrera batuko dira.
Guzti hauetako edozeinetan izena eman daiteke galdakao_berba@aek.eus helbidera idatziz edo 607 146 855 telefonora deituz.