Matilde Foncea galdakoztarrak 100 urte bete ditu gaur

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Gaur, martxoak 12, 100 urte bete ditu Matilde Foncea galdakoztarrak. Galdakaoko Udalak aspalditik duen ohiturari jarraiki, bizileku duen Zuhatzuko adinekoen egoitzan zoriondu dute Iñigo Arriandiaga alkateak eta Amets Iturbe zinegotziak.

Mende oso bat betetzen duten herrikideak zoriontzeko ohitura du Galdakaoko Udalak eta horri jarraiki, gaur 100 urte bete dituen Matilde Foncea galdakoztarra zoriondu du.

Fonceak, 1926ko martxoaren 12an jaioak, Iñigo Arriandiaga alkatearen eta Amets Iturbe zinegotziaren bisita jaso du gaur goizean, bizileku
duen Zuhatzuko adinekoen egoitzan.

Udaleko ordezkariek, egoitzako kideekin batera, Zorionak zuri abestu diote galdakoztarrari, eta omenduak eta alboan izan duen bilobak eskerrak eman dizkiete bisitagatik.

Bisita aprobetxatuta, alkatea eta zinegotzia Foncearekin eta erresidentziako kideekin solasaldian egon dira, eta bertakoek txaloz agurtu dituzte bisitagatik eskerrak emateko.

situs togel

situs toto