Metroaren 5. linearen obren harira, trazaduraren inguruan dauden eraikinak ikuskatuko ditu Euskal Trenbide Sareak Galdakaon. Etxebizitzen, espazio komunen eta lokalen barrualdeari buruzko datuak eta argazkiak hartuko dituzte.
Euskal Trenbide Sareak Galdakaora eta Usansolora helduko den Metroaren 5. linearen obrekin jarraitzen du. Zehazki, Sarratu eta Usansoloko Ospitalea batuko dituen zatiaren lanekin hasi da.
Obra horien harira, trazaduraren inguruan dauden eraikinak ikuskatuko ditu Euskal Trenbide Sareak. Etxebizitzen, espazio komunen eta lokalen barrualdeari buruzko datuak eta argazkiak hartuko dituzte.
Azterketaren berri emateko, abisu bat jarri du ETSk ikuskatuko dituen eraikinetan. Bertan, mezu hau adierazi du: «Aurreko jakinarazpenetik denbora igaro ondoren, ikuskapena egiteko zain zaudeten jabeak/maizterrak gurekin harremanetan jartzeko eskatzen diezuegu, ikuskapen-prozesua errazteko, aukera hauetako bat hautatuz:
- Atarian dagoen orrian
- Telefono honetara deituz: 674716149
- Zenbaki horretara WhatsApp bat bidaliz
- Email bat bidaliz l5_inspecciones@saitec.es
Era berean, zure etxebizitza edo lokala ikuskatzeko interesik ez baduzu, adieraz iezaguzu, mesedez».




