Metroaren 5. linea bi milioi euro gehiago garestitu da

Argazkia: Eusko Jaurlaritza.

Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman du Metroaren 5. linearen obrak bi miloi euro garestitu direla. Usansoloko Ospitalearen eta Galdakaoren arteko hirugarren zatiari dagokio garestitzea. Baina, zeintzuk dira arrazoiak?

Metroaren 5. lineako lanak garestitu egin dira berriz. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Usansoloko Ospitalearen eta Galdakaoren arteko hirugarren zatiaren aurrekontuari bi milioi gehiago gehitu behar zaizkio: 67,9 milioi eurotik 69,8ra.

Azken garestitze hori bi kausa ditu: arrazoi teknikoak eta toxiko bat agertzea. Azken horri degokionez, teknikariek silize kristalinoko hauts-mailak aurkitu dituzte, araudiak ezarritako gehienekoak baino handiagoak.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen silize kristalinoaren egungo lege-eskakizuna handiagoa dela lehiaketa publikoaren baldintza-agiriak egin zirenekoa baino, eta langileak babesteko betebeharra dagoela.

Erabili eta botatzeko arropa erabili edo modu berezian garbitu behar dute, aireztapen behartua areagotu edo neurketak areagotu. Guzti horrek 231.000 euro gehiago suposatuko ditu.






situs togel

situs toto