Michelin Izarra mantenduko du Galdakaoko Andra Mari jatetxeak 2026an

Argazkia: Andra Mari jatetxea.

Michelin Izarrak banatu ziren bart Malagako Sohrlin zentroan, jatetxeen lan ona eta berrikuntza aitortzeko helburuz. Euskal Autonomia Erkidegoan 26 jatetxek izango dituzte izarrak hurrengo urtean, tartean Galdakaoko Andra Marik.

Malagako Sohrlin zentroak Espainiar Estatuko sukaldaritzaren urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat hartu zuen bart: Michelin Izarren gala. Horretan, hurrengo urtean izarrak izango dituzten jatetxeak iragarri ziren eta aurtengoan 25 izar berri banatu zituzten adituek.

Ekitaldian ezagutzera eman zutenez, Euskal Autonomia Erkidegoan 26 establezimenduk izango dituzte izarrak 2026an, eta Alatz Balboaren Bakea, (Mungia), Julen Bergantiñoren Islares (Bilbo), Fernando Gonzalezen La Revelía (Zornotza) eta Iñigo Lavadoren Itzuli (Donostia) lehen izarrak jaso zituzten.

Bestalde, euskal jatetxe askok izarrak mantenduko dituzte, haien artean Galdakaoko Andra Marik, 1983tik irauten duenak sukaldaritzako bereizgarri garrantzitsuenetako honekin.

Michelin Gidaren webgunean ezagutu daiteke 2026an Michelin Izarra izango duten establezimendu guztien zerrenda.


situs togel

situs toto