Miguel A. Martín (Bizkaia Bai): «Ez zaigu edozein preziotan gobernatzea interesatzen»
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Maiatzaren 28an antolatuko dira foru- eta udal-hauteskundeak Hego Euskal Herrian. Galdakaon bederatzi alderdi aurkeztuko dira eta kanpainan murgilduta daude honezkero, herritarrei haien programa azaltzeko ekitaldiak antolatzen. Alderdi bakoitzaren zerrendaburua hobeto ezagutzeko helburuz, galdera batzuk labur erantzuteko gonbitea egin die Binkek alkategai guztiei. Oraingoan Miguel Ángel Martín Bizkaia Bai plataformaren alkategaiaren txanda izan da.
Zein balorazio egiten duzu azken legegintzaldiaz? Jarraipena, koalizio gobernuak ez zituen aldaketarako promesak bete eta hauteskundeetan babestu zituzten auzoak ahaztuak utzi zituen.
Zeintzuk izango dira zuen ildoak urteetarako? Etxebizitza ekonomikoa, krisi-garaian zergak murriztea, kudeaketa ekonomiko eraginkorra, udal-trantsizio energetikoa, hiri-garraio erreala, aparkalekua eta bizikleta-sarea eta benetako irisgarritasuna. Gainera, benetako informazioa eta parte-hartze prozesuak, eta Galdakaon garbiketa, lorezaintza eta sastrakak kentzea hobetzeko beharra.
Zergatik aurkeztu zara alkate izateko? Auzo-plataformaren printzipioak defendatu zituen zinegotzi bakarra naiz, eta inolako ordainik gabe dimititu nuen. Bizkaia Bai ez da inoiz salduko, ez zaigu
edozein preziotan gobernatzea interesatzen.
Zergatik eman behar dizute botoa herritarrek? Modu independentean jokatu dut. Gardentasuna eskatu nuen osoko bilkuretako aktak argitaratzean, alkatearen agendan eta zinegotzien harremanetan. Erreleboa egingo duten pertsonak hezteko lan egingo duen bakarra naizelako.