Mikel Fernandezek Portugalgo ESART Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du

Argazkia: Mikel Fernandezek bidalitakoa.

Portugalgo ESART Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du Mikel Fernandez galdakoztarrak azaroaren 28an. Beethovenen 7. Sinfonia eta Stravinskyren Pájaro de Fuego obrak interpretatuko ditu orkestrak.

Mikel Fernandez orkestra zuzendari galdakoztarrak bere ibilbide arrakastatsuarekin jarraitzen du. Udan Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzendu zuen, bira berezi batean, eta oraingoan Portugalgo ESART Orkestra Sinfonikoarekin batera arituko da.

Orkestra hori nazioartean errekonozimendua duen orkestra sinfonikoa da, ESART-en goi-mailako musika-ikastaroetan parte hartzen duena. Aldizka nazioarteko bakarlari eta zuzendariekin kolaborazioak egiten ditu, eta kasu honetan Mikel Fernandez gonbidatu dute.

Galdakoztarrak azaroaren 28an zuzenduko du orkestra portugaldarra, Castelo Brancon eskainiko duen saioan. Horretan, Beethovenen 7. Sinfonia eta Stravinskyren Pájaro de Fuego obrak interpretatuko ditu orkestrak.


situs togel

situs toto