Beste urte batez, Musika Bizian jaialdia antolatuko du Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak. Urriaren 24 eta 25ean izango da eta Palestinako, Sardiniako, Eskoziako eta Euskal Herriko taldeak arituko dira jaialdian.
Hamaikagarrenez, estaturik gabeko herrialdeetatik etorritako musika ardatz duen Musika Bizian jaialdia antolatuko du Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak.
Urriaren 24 eta 25ean izango da, Iturrondo plazan, eta Palestinako, Sardiniako, Eskoziako eta Euskal Herriko taldeak arituko dira jaialdian. Hau da egitarau osoa:
Urriak 24, barikua
19:00 Kale animazioa: Taberna Ibiltaria
21:30 Kontzertuak: Imar (Eskozia) + Korrontzi (Euskal Herria)
Urriak 25, zapatua
12:00 Luthier eta musika azoka
12:00 Umeentzako musika tresna tailerra: Trakamatraka
12:00 Musika tresna erakusketa: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea (Nafarroa)
12:00 Kale amimazioa: Ad Libitum Txistu Banda
19:00 Kale animazioa Santi Brouard plazatik: Broken Brother Brass Band
21:00 Kontzertuak: Nur (Sardinia) + Apo & The Apostles (Palestina) + Xutik (Euskal Herria)
«Musika Bizian jaialdiak herri eta hizkuntza zapalduen bozgorailu izan nahi du, halaber, beste herrialde batzuetako musika, kultura eta hizkuntza erakustea da jaialdiaren bereizgarria», adierazi dute antolatzaileek.