Neska* gazteek kaleak bete zituzten atzo, euripean bada ere
Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna
BINKE / 2021eko azaroa
Neska* gazteek kaleak bete zituzten atzo, euripean bada ere
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIAK: Aitzol Zamalloa
Atzo, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, ehunka lagun irten ziren Galdakaon eta Usansolon «sistema heteropatriarkal kapitalistaren aurrean autodefentsa feminista» aldarrikatzera. Hementxe batu ditugu Binkeko argazkilari Aitzol Zamalloak Galdakaoko manifestazioan hartutako zenbait argazki.
Azaroaren 25ean, urtero, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna ospatzeko beharrean dago oraindik gure jendartea, eta aurten ere kaleak betetzeko deialdia egin zuen Euskal Herriko mugimendu feministak.
Galdakao eta Usansolo ez ziren gutxiagorako izan eta Kurtzetik zein Unkinatik manifestazioak antolatu zituzten herrietako talde feministek. «Sistema heteropatriarkal kapitalistaren aurrean, autodefentsa feminista» aldarrikatu zuen manifestazioaren buruko pankartak, eta «gora borroka feminista» bezalako oihuak ez zituen euriak itzali.
Binke Galdakaoko manifestazioan egon zen, eta hementxe batu ditugu Aitzol Zamalloak ateratako zenbait argazki: