‘Nor naizen baneki’ antzezlana hartuko du Torrezabal Kultur Etxeak

Argazkia: Kulturklik.

Axut! eta Artedrama konpainiek Nor naizen baneki antzezlana eskainiko dute barikuan Galdakaon. Obrak antzoki baten indusketa arkeologiko bat azaltzen du.

Urtarriletik ekainera bitarte 22 ikuskizun eskainiko ditu Torrezabal Kultur Etxeak, adin eta zaletasun guztiei zuzendutakoak. «Kalitatezko egitaraua» da eta diziplina ezberdinetako artistak batzen ditu, BINKEk jaso zuen moduan.

Programa horren baitan, Axut! eta Artedrama konpainiak helduko dira Torrezabalera barikuan, urtarrilak 30, eta Nor naizen baneki antzezlana eskainiko dute.

Obrak antzoki baten indusketa arkeologiko bat azaltzen du, baina ez da lurra bakarrik aztertuko: pertsonaiak ere barne-bilaketa baten xede izango dira, gauzatu beharreko erabaki garrantzitsuen eta beren kontraesanen artean harrapatuta.

Saioa 20:00etan izango da eta sarrerak eskuragai daude Torrezabaleko lehiatilan eta ohiko webgunean.

situs togel

situs toto