Oier Ibarretxe galdakoztarrak garaipena lortu zuen debut profesionalean

Argazkia: Basque Team.

Kategoria profesionalean debuta egin zuen Oier Ibarretxe boxeolari galdakoztarrak zapatuan, Bilbon. Gazteak Marouane Nmiliren borrokatu zuen, eta garaipena lortu zuen.

Parisko Joko Olinpikoetan parte hartu ostean, Oier Ibarretxe boxeolari galdakoztarrak beste aurrerapauso bat eman du bere ibilbidean.

Gazteak debut profesionala egin zuen zapatuan, Bilboko La Casilla pabiloian, Marouane Nmili marokoarraren kontra.

Lehia estu baten ostean, galdakoztarrak garaipena lortu zuen puntuetara ezkerkada indartsuei ezker.

«Jendearen aurrean, La Casillan eta garaipenarekin debuta egitea kriston ohorea da niretzat. Aurkari nahiko gogorra izan dut aurrean, baina garaipen ona izan da», adierazi zuen Ibarretxek borrokaren ostean.

situs togel

situs toto