Ostalaritzako terrazen lizentziak eskatzeko epea zabalik dago

Argazkia: Urki Kafea.

Galdakaoko ostalaritza establezimenduetan datorren urtean terrazak edo behin behineko aterpeak jarri ahal izateko eskaerak egiteko epea zabalik dago. Abenduaren 15era arte egongo da indarrean.

Datorren urtean Galdakaoko ostalaritza establezimenduetan terrazak edo behin behineko aterpeak jarri ahal izateko eskaerak egiteko epea zabalik dago eta abenduaren 15era arte egongo da indarrean.

Epe barruan eskakizuna egiten ez dutenek ezingo dute terrazarik jarri 2026an, ezta horretarako baldintzak betetzen ez dituztenek ere.

Udaletxearekin zorrak dituztenek edo tasak zein zergak eguneratu gabe dituztenek ere ez dute terraza jartzeko baimenik izango eta horren jarraipena egingo du Udalak. Informazio gehiago ezagutu daiteke 944 010 590 telefono zenbakira deituz.

Bestalde, Udalak jakinarazin du terrazen ordenantza aldatzeko prozedura hasi duela eta herritarrek ekarpenak egiteko aukera dutela azaroaren 29ra arte, ondoko estekan.

situs togel

situs toto