Gaur, urriak 15, Palestinaren aldeko elkarretaratzeak deitu ditu Gernika-Palestina herri ekimenak. Galdakaok bat egingo du deialdiarekin eta 19:30ean batuko dira herritarrak udaletxearen aurrean.
Palestinar herriak hamarkada luzez pairatzen duen kolonizazioarekin behin betiko amaitzeko», mobilizazioak deitu ditu gaurko, urriak 15, Gernika-Palestina ekimenak.
Euskal sindikatuen babesarekin, lanuzte orokorra deitu du ordutegi hauetan: 11:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara. Lanuztearekin bat egingo du Galdakaok eta udal zerbitzuetan eragina izan dezakeela jakinarazi du Udalak.
Bestalde, udaletxeen aurrean burrunbak antolatu dituzte 19:30ean eta Galdakao deialdi honetara ere batuko da.