Palestinari elkartasuna adierazteko agerraldia egingo dute bihar Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Sortu Galdakao
Dozenaka lagun batu ziren Galdakaon urriaren 19an Israel eta Palestinaren arteko gatazkaren amaiera eskatzeko. Bihar berriz Kurtzeko plazan batzera deitu du Gernika-Palestina egitasmoak, Palestinako herritarren egoera «oso larria» dela salatzeko.
Nazio Batuen Erakundeak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek salatu dutenez, milaka pertsona hil dira honezkero Palestina eta Israelen arteko gatazkaren ondorioz. Honen aurrean, hainbat eta hainbat mobilizazio egin dira munduan zehar, gatazkaren amaiera eskatzeko.
Galdakaon ere konponbidea eskatu eta Palestinari elkartasuna adierazteko agerraldia egin zuten urriaren 19an eta bihar berriz batzera deitu du Gernika-Palestina egitasmoak. Guztira 107 herritan batuko dira bihar eta Galdakaoko kontzentrazioa Kurtzeko plazan izango da 19:00etan.
Antolatzaileen esanetan Palestinako herritarren egoera «oso larria» da eta «sarraskia gelditzeko beharra dago».