Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzera deitu dute berriz Galdakaon

Argazkia: Aitzol Zamalloa

Gernika-Palestina herri ekimenak mobilizazio berriak antolatu ditu egoeraren larritasuna salatzeko. Gaur, irailak 5, kazeroladak egingo dituzte hainbat herritan, eta Galdakaon ere herritarrak kalera deitu dituzte.

Azkenaldian Palestinako herriaren aurkako genozidioa gogortu dela salatu du Gernika-Palestina herri ekimenak, eta hau salatzeko mobilizazio berriak deitu ditu.

«Gazako azpiegitura guztiak sistematikoki suntsitu ondoren, Israelek jarraitzen du palestinar herritarrak sarraskitzen eta, gainera, gosez eta egarriz hiltzen, erortzear  dauden ospitaleei sistematikoki erasotzen eta genozidio hau munduari transmititzen  dioten komunikabideetako ehunka langile hiltzen», azpimarratu du ekimenak.

Gaur, irailak 5, egingo dituzte mobilizazio berriak eta Galdakaon ere herritarrak kalera deitu dituzte. Zehazki, udaletxe aurrean 19:00etan kazerolada egitera deitu du ekimenak.