Patri Espinar Euskal Pilota Selekzioaren entrenatzaile dabil Europako Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Euskal Pilota Selekzioa
Atzo, apirilak 3, hasi zen Europako Pilota Txalpelketa Portugalen eta honetan, besteak beste, Euskal Pilota Selekzioa parte hartzen ari da. Taldean sei emakume eta bederatzi gizon daude eta entrenatzaileetako bat Patri Espinar usansolotarra da.
Portugaleko Freixo da Espada a Cinta hiria Europako Pilota Txapelketa hartzen ari da egunotan. Atzo, apirilak 3, hasi zen lehiaketa eta zapatuan jokatuko dira finalak. Zortzi selekzio parte hartzen ari dira lehiaketan, haien artean Euskal Pilota Selekzioa.
Talde euskalduna sei emakumez eta bederatzi gizonez osatutako dago, honako hauek:
- Lur Ziarrusta
- Mikel Beldarrain
- Iñaki Esnal
- Andoni Urbieta
- Oier Hromaetxe
- Lier Arrien
- Mikel Aurrekoetxea
- Egoitz Amantegi
- Kepa Albizu
- Enara Gaminde
- Amaia Alday
- Olatz Arrizabalaga
- Leire Garai
- Naroa Agirre
- Miren Larrarte
Mutilak lau espezialitateetan lehiatzen ari dira: llargues, nazioarteko jokua, wallball eta pilota portugaldarra. Emakumeak aldiz, llargues kentzen beste guztietan.
Guztiak bi entrenatzaileren gidaritzapean ari dira: Patri Espinar usansolotarra eta Eneko Uribe.