Pertsona bat hil da Galdakaon, Tximelarretik gidatzen zioala
Ezbeharra
BINKE / 2021eko abendua
Pertsona bat hil da Galdakaon, Tximelarretik gidatzen zioala
ARGAZKIA: Iker Salgado
TESTUA: Jon Gomez Garai
Gizon galdakoztar bat hil da Tximelarre auzoan, lehenengo hipotesien arabera, gidatzen zioala bihotzekoak eman ostean. Udaltzainburuarekin hitz egin du Binkek, eta hemen batu ditu ezbeharraren datu guztiak.
Gaur, asteartea, 50 urte inguruko gizon galdakoztar bat hil da 11:00 aldera Galdakaoko Tximelarre auzoan. Udaltzainburuak Binkeri jakinarazi dionaren arabera, «autopsia ezagutu arte ezin da ziurtatu zein izan den heriotzaren arrazoia, baina hipotesi guztiek diote bihotzekoak eman diola eta horren eraginez hil dena».
Galdakaoko Udaltzaingoaren ordezkariak hedabide honi ziurtatu dio ez dela auto-istripurik izan eta zendu den herrikideaz gain ez duela beste inor larri zauritu. Ezbeharraren lekura, Tximelarre Goikoa 2 parera, Ertzaintza, anbulantzia bi, suhiltzaile kamioi bi eta udaltzainak gerturatu dira, baina ezin izan dute ezer egin gizonaren bihotza indartzeko, eta bertan hil da.
Horrela batu du albistea Iker Salgado ETBko kameralariak txio honen bidez, eta Salgadok berak eman dio Binkeri eskubidea argazkia erabili ahal izateko.