Pontzi Zabalako igogailua itxi dute konponketa lanak egiteko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Pontzi Zabalako igogailuari pieza bat apurtu zaio eta hau berezia denez, berri bat egitea eskatu behar dute. Konpontzen duten bitartean igogailua itxita egongo dela jakinarazi du Galdakaoko Udalak.
Duela zortzi urte jarri zen martxan Pontzi Zabalan kokatuta dagoen igogailua. Hainbat eta hainbat galdakoztarrek erabiltzen dute egunero baina hurrengo asteetan itxita egongo dela ezagutzera eman du Galdakaoko Udalak.
Azaldu dutenez, Pontzi Zabalako igogailuari pieza bat apurtu zaio eta hau berezia denez berri bat egitea eskatu behar dute. Tartean, igogailua ez da erabilgarri izango.
Matxurak erabiltzaileengan eragingo duen kaltea sentitzen duela adierazi du Udalak, konponketa «ahalik eta arinen» egin dadin ahaleginduko direla azalduz.